Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Teresa Ribera: “Urtarrilean 24 graduko tenperatura izatea edo negu epeleko errekorrak metatzen joatea ez da ideologia kontua”

“Ezin dugu beste aldera begiratu eta besteek arazoa konponduko digutela espero izatea”, adierazi du hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministro denak PSE-EEk antolatutako “Aldatu hazkunde ereduaren gidoia” jardunaldian

1. argazkia
La Vicepresidenta Tercera del Gobierno y Ministra para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico, Teresa Ribera, en la jornada “Cambia el guion del modelo de crecimiento” organizada por el PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

Gobernuaren hirugarren presidenteordeak, Teresa Riberak, esan du klimaren aldaketaren egiazkotasuna datuek babesten dutela eta ez dagokiola arrazoi ideologikoei, enpresaburu batzuek dioten bezala. “Iberiar Penintsula urtarrilean 24 edo 25 gradutan egotea ez da ideologia kontua; negu epelen errekorrak eta uraren murrizketa esanguratsua metatzen joatea ez da ideologia. Sistema klimatikoa aldatzen ari da, eta erregai fosilen erreketa da berotegi efektuko gasen kontzentrazio igoeraren iturri garrantzitsuena. Hori ez da ideologia kontu bat”, esan du.

PSE-EEk antolatutako “Aldatu hazkunde ereduaren gidoia” jardunaldian hartu du parte Riberak, eta enpresaburu horien azken liderretakoa, hau da, Josu Jon Imaz Repsol enpresaren kontseilari delegatua, ez badu ere aipatu, irmo azaldu da horri buruz. “Alde oso handia dago egin nahi izatearen eta beste aldera begiratu eta norbaitek arazoa konponduko digula espero izatearen artean”, adierazi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denarekin eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko foru diputatu eta gipuzkoar sozialisten buru denarekin partekatu duen solasaldi batean.

“Klimari buruzko azken gailurrean lehen aldiz aipatu da lehenbailehen atzean utzi behar direla erregai fosilak, gu 1992tik eskatzen ari garena, eta inpaktu sozialei erreparatuz egin behar dela, gainera. Denok erregai fosilei atxikita gaude, kosta egingo zaigu horren ordezkoak aurkitzea, baina aurrera egin beharra dago ezagutzen ditugun konponbideekin eta beste batzuk bilatzen jarraituz”, azaldu du. Eta babestu egin du PSE-EEren proposamena, hau da, finantza-sektoreak bere inbertsioak norabide horretan egin behar dituela dioenean.

Teresa Riberak gogoratu du minutuero “megakamioi bat hondakin” botatzen ari garela itsasora edo urte bakoitzeko abuztura heltzen garenean dagoeneko agortuak ditugula “berroneratzeko gauza garen baliabideak”. “Gainerako urtea kredituan bizi gara”, esan du. “Gauza asko, nola berritu behar dugun, beste era batera nola diseinatu birpentsatzeko” garaia dela esan du presidenteordeak ekonomia zirkularrarekin, beste mekanismo batzuen artean, “ur freskoa, lur emankorra, ekipamendu-ondasunak eta industria-produktuak ekoizteko baliabideak” bermatzeko.