partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Euskadiko Administrazio Orokorreko ingurumen-teknikarien eskalari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0215]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, Euskadiko Administrazio Orokorreko ingurumen-teknikarien eskalari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0215]
OSOKO ZUZENKETA:
- Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, Administrazio Orokorreko enplegu Planaren markoan, azter ditzala langileen beharrak. Helburua da erantzun egokia ematea egungo eskarien erronkari.
- Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, indarrean dauden legeen markoan, langileak egonkortzeko prozesu bat egin dezala. Horretarako, Administrazio Orokorrean enplegua finkatzeko prozesuak dei ditzala.
- Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta epe laburrenean Lege Proiektua egin dezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzekoa aldatzeko eta, bere kasuan, eskala edo aukera berriak –eta zehazki ingurumen teknikarien eskala- jaso ditzala bertan.