partekatu
12:00
ARRASATE-MONDRAGON
Isaias Carrasco sozialistari omenaldi-ekitaldia Arrasaten, Sandra Carrascoren eta Eneko Anduezaren parte-hartzearekin
Euskal Sozialistek Isaias Carrasco omenduko dute martxoaren 12ko igandean, lore-eskaintza bat eginez Arrasaten erail zuten tokian, bere familiaren, lagunen eta alderdikideen parte-hartzearekin. Lore-eskaintzaren ondoren, Sandra Carrasco Isaiasen alabak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak hitz batzuk zuzenduko dizkiete bertaratutakoei. Duela 15 urte, 2008ko hauteskunde orokorrak egin baino bi egun lehenago, erail zutenean, Isaias Carrascok 42 urte zituen eta Bergarako ordainlekuan egiten zuen lan kobratzaile gisa. Zinegotzia izan zen 2003ko ekainetik 2007ko maiatzera bitartean. 2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan seigarren tokian agertu zen PSE-EEk Arrasateko Udalerako aurkeztu zuen zerrendan.
Informazio estaldura:
IGANDEA, MARTXOAK 12
12:00 Lore-eskaintza Isaias Carrascoren familiaren parte-hartzearekin eta Sandra Carrascoren eta Eneko Anduezaren hitzekin.
Navas de Tolosa kalea. Arrasate-Mondragon. Gipuzkoa