Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   Ezker Sozialista

EUSKADIKO EZKER SOZIALISTA KORRONTEARI ATXIKITAKOEN ASANBLADA

Durango, 2019ko azaroaren 22a

(…)

 Erabaki da Prego adiskideak Asanbladako lehendakaritza-kargua hartzea, Reyes adiskideak idazkaritza, eta puntu hauek garatzea, aurreikusitako hurrenkeraren arabera: 

  1. Ezker Sozialistak Euskadin burututako gestioen kontu-ematea.

Euskadiko bozeramaileak, Santiago Reyesek, sarrera txiki bat egin du 2019ko martxoan Koordinakunde Autonomikoaren ardura hartu zenetik izan diren gertaera garrantzitsuenen gainean. Beste batzuen artean, Korronteak Euskadin lortu duen sendotzea eta aitortza nabarmendu du, PSE-EEren batzorde eta webgunetan tokia duelarik, pentsioen gaian lehen ekitaldi propio bat burutzeaz gain.

Puntu horretan, atxikitakoek adostu dute hobetu egin behar litzatekeela Korrontearen web-posizionamendua PSE-EEren webgunean.

Erkidego-esparrua gainditzen duten analisiak burutzen hasi direnez, bozeramaileak Lucia Parcet koordinatzaile federalari eman dio hitza, zeinak bere esparrutik burututako gestioen berri eman du, hain zuzen Korronteari atxikitako guztien parte-hartzea erraztera zuzendutakoak. Asanbladan parte hartzen dutenek hainbat kontsulta egiten dituzte azken hilabeteetan, Estatuko gobernagarritasunaren eta Alderdiaren erabakien gainean, Korronteak hartu beharreko jokabideari buruz, eta baita Korronteari berari buruzko erabaki organikoez ere. Koordinakundeak berak argitu ditu erabaki horiek, eta Asanblada bat aurreikusi du eratzekoa den Gobernu sozialistaren eraketaren ondoren, Korronteak jendartean sustatutako parte-hartze baldintzetei jarraituz. Errolda operatibo bat behar da horretarako.

Horren harira, Korronteari atxikitakoek militantziaren parte-hartzea sustatzearen alde agertu dira, eta Korronteko organo federalek Unidas Podemosekin akordio aurrerakoi bat egitearen gainean helarazitako jarrera babestearen alde. Dena dela, kezka agertu dute aipatu akordioari buruzko kontsultan erabili den metodologiari buruz.

             

 

  1. Egoera politikoari buruzko eztabaida.

 Aurreko puntuen gaineko eztabaidarekin jarraitzeaz gain, hainbat azalpen eman dira Euskadiko zerga-politikari eta Administrazioko hizkuntza-politikari buruz, eta ez dute jarrera jakinik eragin. Puntu horretan, bozeramaileak proposatu du (eta onartu egiten da) mota horretako eztabaidetarako ebazpen-proposamen bat ere aurkeztea, ahozko azalpenaz gain.

Korrontea ados azaldu da barne ezjakintasuna dagoenaz Alderdiak federalismoaren kontuan egindako proposamenen gainean.

Aurrez aztertutako gaiei dagokionez, Euskadin atxikitakoen Asanbladak hurrengo ebazpena adostu du Bilkuran aztertutako bi gaiei buruz Korrontearen organo federalei aurrez igortzeko:

  • Babesa ematen da Unidas Podemosekin egindako akordioari. Dena dela, eskatzen da Korronteak Alderdiko zuzendaritza-organoei helaraz diezaiola Gobernuaren akordioei buruzko kontsultak ez daitezen izan berrespen soilerako.

PSOEko oinarriek izan dezaten euren iritzia zabalago azaltzeko adierazpidea. Proposatzen da Estatutuen bidez eta inbestidura bat baino 15 egun lehenagotik heleraztea proposamen horiek militantziari, baloratu ditzan, aukera ezberdinak aztertzeko aski denboraz.

  • Babesa ematen da behin Gorteetan legegintzaldia eratu ondoren Ezker Sozialistaren Korronteko Koordinakunde Federalak antolatzeko Korronteari beharrezkoa zaion asanblada, Koordinakundeak Alderdiaren esparruetara helaraztea lortu duen parte-hartze telematikoaren prozedurekin, aurrerapena baitira PSOE beraren barne demokraziarentzat, eta beste eremu batzuetan ere ezarri beharrekoa. Horretarako, beharrezkoa da Korronteak denbora errealean ezagutzea bere errolda eta atxikituek komunikabide eraginkorrak izatea ESren egiturarekin.
  • Eskatu da Granadako Adierazpena zabaltzea eta horren pedagogia egitea.

Beste aztergairik ez zegoenez, bilera amaitutzat eman zen 22:15ean.