partekatu
11:30
SABIN ETXEA
EAJren eta PSE-EEren deialdi bateratua
Iragan igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ondoren, Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerreko ordezkariak Sabin Etxean bilduko dira datorren apirilaren 29ko astelehenean, 11:30etik aurrera, Eusko Jaurlaritza sendo bat eratzera eramango duten elkarrizketei hasiera emateko. Gobernu horrek, asmo handiko programa baten bidez eta Legebiltzarreko babes zabalarekin, egonkortasuna, ongizatea eta aurrerabidea ekar dezan Euskadi osora, euskaldunok datozen urteetan heldu beharreko erronkei erabakimenez eta arrakastaz heldu diezaiogun.
Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik, Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria izango dira bileran, Sozialisten aldetik, berriz, Eneko Andueza, Miguel Angel Morales y Begoña Gil izango dira.