partekatu
PSE-EEk trantsizio ekologikoa azkartu nahi du klimaren emergentziari aurre egiteko
Bihar, ekainak 5, egingo den Ingurumenaren Munduko Egunaren harira, PSE-EEk klimaren emergentziari trantsizio energetikoaren bidez eta Euskadi iraunkorrago, modernoago eta bidezkoago bat eraikita aurre egiteko duen konpromiso irmo eta zalantzarik gabea berresten du: gure lurraldeari, geure hiriei, geure herriei, gure ingurune naturalari, osasun publikoari, eta gure ekonomiaren sektore ekonomiko estrategikoei eragiten dion errealitate bat da, izan.
PSE-EEko Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren idazkariak, Daniel Senderosek, esan du ekonomia munduan beharrezkoa dela “ingurumen-jasangarritasuna, industriaren garapena eta justizia soziala uztartuko dituen trantsizio ekologiko bat”. “Kalitateko enplegua sortuko duen eta kanpoko gure mendekotasun energetikoa murriztuko duen eredu energetiko garbi, efiziente eta lehiakor baten alde gaude, Euskadiren autonomia estrategikoa handituz”, azaldu du.
Euskal Sozialistok politika jakin batzuk bultzatu izan ditugu energia berriztagarrien garapena azkartzeko, mugikortasun jasangarria sustatzeko, efizientzia energetikoan urratsak emateko eta gure industriaren deskarbonizazioa bultzatzeko. Aurrerabide ekonomikoa eta ingurumenaren babesa eskutik joan behar direnaren uste sendotik egin izan dugu hori.
“Baina batzuk konponbide errealak sustatzeko lan egiten dugun bitartean, Euskadiko beste alderdi politiko batzuek geldotasunari, blokeoari edo oportunismoari emanik dira. Gure herrialdearen etorkizun energetikoa bermatzeko beharrezkoak diren proiektu estrategikoak ukatuz jarraitzen dute batzuek; beste batzuek, berriz, diskurtso ekologistak erabiltzen dituzte alderdikeriaren tresna gisara, alternatiba bideragarririk eskaini gabe eta beren gain kudeaketaren erantzukizunik hartu gabe”, adierazi du.
Trantsizio energetikoa lurraldea errespetatuz eta ingurumen-oreka bermatuz egin behar da, baina baita zorroztasun teknikoa eta etorkizunera begirako ikuspegia ere erabilita. Ezer ez egiteak ere ondorioak dakartza. Erabaki estrategikoak atzeratzeak lehiakortasuna, industriako aukerak, klimaren emergentziari erantzuteko gaitasuna, autonomia estrategikoa eta gure osasunaren gaineko babesa galtzea dakartza.
PSE-EEk lanean jarraituko du trantsizio ekologiko bidezko, anbiziotsu eta herritarren ongizatearekin eta gure industria indartzearekin bateragarri izango denaren aldekoa lideratzeko, ingurumena zaintzeak, gaur egun, erabaki ausartak hartzea esan nahi duelako Euskadiko hurrengo belaunaldien etorkizuna bermatze aldera.