partekatu
10:45
HEGOALDE ZENTRO ZIBIKOA. ALBERTO SCHOMMER KALEA, 10. VITORIA-GASTEIZ
PSE-EEk Gernikako Estatutuaren 39. urteurrena ospatuko du Eusko Jaurlaritzan sozialistek egindako kudeaketa eta aurretik dituzten erronkak berrikusiz
Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia urriaren 20ko, larunbateko, 10:45ean Vitoria-Gasteizen bilduko da Eusko Jaurlaritzako kargu sozialistekin. Jaurlaritzaren kudeaketa eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte legealdiaren erdian. Bileraren bidez, halaber, Gernikako Estatutuaren onarpenaren 39. urteurrena ospatuko dute, bai eta ETA banda terroristaren amaieraren zazpigarren urteurrena ere. Topaketa Arabako hiriburuko Hegoalde zentro zibikoan izango da, eta bertan izango dira Batzorde Betearazleko eta Alderdi Sozialista legebiltzar-taldeko kideak.
Estaldura informatiboa:
URRIAREN 20A, LARUNBATA
- 10:45ean: Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esku hartuko du ekitaldiaren hasieran. Bileraren zati hori irekia izango da komunikabideentzat.
Hegoalde zentro zibikoa. Alberto Schommer kalea, 10. Vitoria-Gasteiz