Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadirako gure herri-egitasmoa ezberdinen arteko akordioa da eta bizikidetzan eta zerbitzu publikoen indartzean oinarritzen da”

Nazionalisten arteko ustezko akordio batez ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Bartzelonan: “Eurek garrantzitsuenekotzat jotzen dituzten kontuetan, identitate-kontuan oinarriturik, jendeak uste duen baino askoz hurbilago daude”

EAJk eta EH Bilduk Administrazioan euskararen eskakizunak handitzeko egin dituzten “ahalegin izugarriak” deitoratu ditu Forum Europa-Tribuna Catalunya saioan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el Fórum Europa-Tribuna Catalunya celebrado en Barcelona | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistek Euskadirentzat duten herri-egitasmoa zerbitzu publikoak eta ongizate kolektiboa zabaltzeko lankidetzan oinarritzen dela. “Uste dut gure proiektua hain dela argi eta garbia, euskal herritarrak badakiela bereizten. Horregatik ez diogu utzi hazteari azken hauteskunde zikloan”, adierazi du. 

Bartzelonan egin den Forum Europa-Tribuna Catalunya saioan eman duen hitzaldian, Anduezak azpimarratu du sozialistek akordiorako eta elkarrizketarako duten gaitasun horregatik hazi izan dela PSE-EE Euskadin “gobernuko guztiek egiten dituzten politiketako elementu eragingarri” gisa. “Euskal gizarteak bilakaera izatea lortu dugu, onerako bilakaera”, aldeztu du. 

Buruzagi sozialistak esan du bere alderdiaren proiektua ez dela “identitarioa”. Eta poza adierazi du egungo euskal agenda politikoa “soil-soilik herritarrei eragiten dieten arazoetara zuzenduta egoteagatik, eta ez batzuen obsesioetara”. “Ibarretxe planaz eztabaidatzetik etxebizitzari, hezkuntzari edo osasungintzari buruz eztabaidatzera igaro gara”, esan du. 

“Oso argi dugu ez garela oraintxe bertan gauden errailetik aterako, zentralitatea betetzen eta erakunde guztiei egonkortasuna emanez. Euskal gizarteak badaki badena giltzarri den hirugarren elementu bat, hauteskunde lasterketan funtsezkoa eta erabakigarria dena. Eta PSE-EE da elementu erabakigarri hori”, adierazi du. 

#Euskadi-rentzako gure herri-egitasmoa ezberdinen arteko akordioa da, bizikidetzan eta zerbitzu publikoen indartzean oinarrituta.
Orain dela hamar urte baino gehiago ekin genion bide-orriarekin jarraituko dugu, harreman-etapa berri bat abiaraztea erabaki genuenean...pic.twitter.com/g3qEZstwBd

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 26, 2026

Bestalde, Eneko Anduezak nazionalisten arteko balizko konbergentzia batez ohartarazi du “Euskadiren aurrerabideari, lehiakortasunari eta aurrerapen sozialari inolaz ere mesederik egiten ez dion tenkatze sozial bat” sortzen duten identitate-auziak bultzatzeko. “Arriskua hor dago, eta gure betebeharra da euskal herritarrei ohartaraztea aukera horretaz”, adierazi du.  

“EAJk eta EH Bilduk ahal ziren ahalegin guztiak egin zituzten iragan legegintzaldian hezkuntza lege bat adosteko. Eta orain sekulako ahaleginetan dira Administrazio Publikoan euskararen eskakizunak handitzea erabakitzeko. Jakina, identitate kontu batean oinarritutako saiakera bat da, baina horrek ni hauxe pentsatzera narama: eurek uste duten kontu garrantzitsuagoetan jende askok uste duen baino hurbilago daudela elkarrengandik.

PSE-EEko idazkari nagusiak, azkenik, nabarmendu du euskal sozialismoak garai berrietako beharretara egokitzeko duen gaitasunak “Euskadin politikak norabide zuzenean eta herri gisa ditugun erronkekin bat joatea” ahalbidetzen dituela. “Gizarte bezala bizi ditugun garaiokin bat doan alderdi bat gara, eta argi eta garbi dago erakutsi dugula kudeaketa onaren berme osoa garela herritar guztientzat”, esan du.