Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk argi berdea eman dio Euskadiko Berdintasun Politiken Aholkularitza Kontseilua sortzeari

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Batzorde Betearazleak Euskadiko Berdintasun Politiken Aholkularitza Kontseilua sortzea onartu du bere azken bileran, emakume eta gizonen arteko berdintasun eragingarriko politiken arloko aholku- eta kontsulta-organo gisa. Tresna berri hori Ana Lopez de Uraldek zuzentzen duen PSE-EEko Berdintasun Idazkaritzan kokatuko da, eta euskal sozialismoaren berdintasun-politiken kalitatean, koherentzian eta zeharkakotasunean sakontzen jarraituko du, baita indarkeria matxisten kontrako borrokan ere. 

Euskadiko Berdintasun Politiken Aholkularitza Kontseiluarekin, era berean, PSE-EEk zuzeneko aholkularitza izango du eskura berdintasun-politiketan, erabaki estrategikoak genero ikuspegia kontuan hartuta hartzen direla bermatuz. Kontseiluaren egiteko nagusien artean dira, besteak beste, hauek: ekonomia eta lan arloko arrakalak ixtea, emakumeek beren gorputzari buruz erabakitzeko duten eskubidea bermatzea, esparru publikoan emakumeen berdintasuneko parte-hartzea bultzatzea, eta indarkeria matxista errotik desagertzea. 

“Aholkularitza organo berri horrek, era berean, beste organo, administrazio edo alderdi politiko batzuekin berdintasuneko politikei buruz batera eztabaidatzeko neurriak proposatzeko gaitasuna izango du, emakumeen eskubideak ziurtatuta egongo diren gizarte bat bermatzen lagunduko duen lankidetza bultzatuz horrela”, azaldu du Lopez de Uraldek.

Aholkularitza Batzorde kontsultibo hori abian jarrita, Alderdi Sozialista osoak feminismoarekin duen apustu irmoarekin jarraitzen da. Horren isla da iragan ekainaren 27an PSOEren azken Batzorde Federalean onartu zen Berdintasuneko Politiken Aholkularitza Kontseiluaren sorrera. 

Gobernu horren osaerari dagokionez, PSE-EEko Berdintasun Idazkaritzaren titularra izango da presidentea, eta sei eta hamalau bokal bitartean izango ditu ondoan. Kargurako izendatzen direnak ospe handiko pertsonak izango dira gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten aldeko borrokan, baita genero-ikuspegiaren defendatzaile irmoak direlako ere. 

Ana Lopez de Uralde alderdiaren egungo Berdintasun idazkaria da Euskadiko Berdintasuneko Politiken Aholkularitza Kontseiluaren lehen presidentea. Lehen batzorde hori beste 13 kidek osatuko dute, eta hauek dira: Laura Alzola, Mari Jose Blanco, Arritxu Marañon, Teresa Laespada, Maria Guijarro, Rafaela Romero, Cristina Ubani, Carmen Esteban, Mentxu Ramiro, Sonia Archeli, Laura Cestau, Patricia Campelo, Sole Calderon. 

“Emakumezko sozialistek urteak daramatzagu agenda feminista bat inplementatzen, gure gizartearen aurrerapenen ildotik. Arrazoi horregatik, emakumeentzako eskubideen zabalketan izan diren lorpen handien protagonista handiak gara, eskubide horien gauzatze eraginkorren protagonista handiak gara, legegintzako agenda baten eta Europan eta mundu osoan erreferenteak diren politika batzuen bidez. Argi dugulako ezin delako sozialista izan feminista izan gabe”, adierazi du Batzorde Betearazlearen Berdintasuneko arduradunak.