partekatu
PSE-EEk EHUri eskatu dio bermatu ditzala ikasle guztien eskubideak unibertsitatera sartzeko probetan eta bete ditzala auzitegiek adierazitako neurriak
Patricia Campelo: “Hezkuntza Sailari eskatzen diogu jarrera beligerante batez jarrai dezala aurre egiten egungo sistema ezbaian jartzeko edozein saiakerari, ikasleei bi hizkuntzetan gaitasun egokiak eskaintzera derrigortuta baitago”
“Arbuiatu egiten dugu sortu izan den egoera hizkuntzako apartheid baterako urratsak emateko argudio bezala erabiltzea, Enplegu Publikoaren Lege berriarekin milaka euskaldun baztertuz ezarri nahi denaren parekoa dena” adierazi du PSE-EEko Unibertsitate idazkariak
PSE-EEren Batzorde Betearazleak Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreari eskatu nahi dio berma ditzala ikasleen eskubide eta aukera-berdintasunak unibertsitatera sartzeko probetan. Izan ere, eskubide hori ez da argi eta garbi bermatu USaPen azken deialdiko azterketa jakin batzuen ebaluazioan.
Auzitegiek lortutako notaren gainean helegitea jarritako ikasleei buruz emandako erabakia jakin ondoren –EHU behartzen du kontuan ez hartzera Euskara eta Euskal Literatura II ikasgaiko proba–, PSE-EEren ustez ezinbestekoa da ikasle guztien eskubideak babestea, beren etorkizuneko prestakuntzarako dituzten itxaropenak kalteturik gabe.
“Deitoratu egiten dugu errektoreak emandako azalpenek ez dituztelako ondo argitzen ikastetxe jakin batzuetako notetan zeroak pilatu izanaren arrazoiak, eta ez dugulako EHUk egoera hori berriro errepikatu ez dadin hartutako neurrien berririk. Kontu horri buruz den gardentasun faltak ez ditu uxatzen zalantzak izandako suspentso kopuru neurrigabeari buruz; zalantza horiek argituta egon behar ziren dagoeneko, eta orain konponketa zaila daukan prozedura judizial bat saihesten lagundu behar zukeen”, adierazi du Patricia Campelo PSE-EEko Unibertsitate, Berrikuntza eta Ikerketako idazkariak.
Eta hau erantsi du: “Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen diogu jarrera proaktiboa manten dezala ereduen defentsan eta jarrera beligerantea egungo sistema auzitan jartzeko edozein saiakeraren aurrean; sistema horrek, izan ere, ikasle guztiei bi hizkuntza ofizialetan gaitasun egokiak emateko betebeharra du. Eta arbuiatu egiten dugu sortu izan den egoera hizkuntzako apartheid baterako urratsak emateko argudio bezala erabiltzea, Enplegu Publikoaren Lege berriarekin milaka euskaldun baztertuz ezarri nahi denaren parekoa dena”.