partekatu
10:00
BILBAO
PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, hasiera ematen dio “Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” eztabaida-jardunaldiari
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskal Sozialistek antolatutako “Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” eztabaida-jardunaldiaren irekieran hartuko du parte ekainaren 11ko larunbat honetan, 10:00etan. Ekitaldia larunbat goizean burutuko da hezkuntza-komunitateko hainbat aditu eta ordezkariren parte-hartzearekin. Euskal gizartea hainbat esparrutan aurre egin beharrean den erronka eta eraldaketei buruzko gogoeta egiteko “Hacemos Euskadi. Bide berria” zikloaren barruan garatzen den ekitaldiari Mari Luz Martínez Seijo PSOEren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkariak emango dio amaiera.
Informazio estaldura
LARUNBATA, EKAINAK 11
10:00etan: PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, parte hartzen du “Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” eztabaida-jardunaldiaren irekieran
Barceló Bilbao Nervión hotela. Campo Volantin, 11. Bilbo