partekatu
11:30
GOIURI JAUREGIA | VITORIA-GASTEIZ
PSE-EEk Gernikako Estatutuaren 43. urteurrena ospatzen du “Siempre Avanzando. Beti Bidean” lemarekin
Euskal Sozialistek 1979ko urriaren 25ean erreferendum bidez onartu zen Gernikako Estatutuaren 43. urteurrena ospatuko dute urriaren 24ko astelehenean. Ekitaldian izango dira Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta maila guztietako administrazioko ordezkaritza instituzional zabal bat, eta euskaldunen aurrerabidean, ongizatean eta gizarte kohesioan autogobernua nola den giltzarri azalduko dute. Topaketa 11:30ean hasiko da Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian, “Siempre Avanzando. Beti Bidean” lemarekin.
Informazio estaldura:
ASTELEHENA, URRIAK 24
11:30ean: Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzaldia.
Goiuri jauregia. Aihotz plaza, 1. Vitoria-Gasteiz.