partekatu
18;30
EUSKALDUNA JAUREGIA| BILBO
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalean hartzen du parte
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskal Sozialistek Bilboko Euskalduna Jauregian burutzen duten Batzorde Nazionalean hartuko du parte martxoaren 23ko asteazken honetan, 18:30etik aurrera. Hori izango da PSE-EEren batzarren arteko organo gorenaren lehen deialdia pasa den azaroan 9. Kongresua izan eta gero. Beraz, Eneko Anduezak lehen aldiz hartuko du parte Batzorde Nazionalean idazkari nagusi gisa.