partekatu
11:45
EUSKALDUNA JAUREGIA | BILBO
Eneko Anduezak faxistek fusilatu zituzten Gernikako zinegotzi sozialisten omenaldian hartzen du parte eta “Memoria gehiago, Justizia gehiago” jardunaldiari amaiera emango dio
PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, “Memoria gehiago, Justizia gehiago” izenburuarekin azaroaren 12ko larunbat honetan Memoria Historikoari eta Demokratikoari buruz egingo den jardunaldian hartzen du parte. Eneko Anduezak hartuko du parte topaketa horren klausuran Fernando Martinez Memoriaren Estatuko idazkariarekin batera.
Jardunaldia Denis Itxasok zuzentzen duen PSE-EEren Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren Idazkaritzak antolatu du, iragan urriaren 5ean Senatuak onartu zuen Memoria Demokratikorako Lege berriak eta Eusko Legebiltzarrean izapidetzeko azken fasean dagoen euskal lege-proiektuak Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren arloan dakartzaten aurrerapenak sakontasunez azaltzeko helburuarekin.
Ekitaldia komunikabideei zabalik egongo da, eta euskal familia sozialistak Gerra Zibilean Derioko (Bizkaia) hilerrian fusilatuak izan ziren Gernikako bi zinegotzi sozialistei merezitako omenaldi bero bat egiteko ere balioko du.
Egitaraua
10:30 Memoriaren ertz itsuak. Hitzaldi-solasaldia Jose Antonio Perez UPV-EHUko Historia Garaikideko doktorearekin, Pedro Barruso Deustuko Unibertsitateko Historiako doktorearekin eta Luisa Etxenike idazlearekin, Denis Itxasok gidatuta.
11:30 Omenaldia Juan Carlos Iturri Soroari eta Clemente Briñas Mugari, Gerra Zibilean fusilatu zituzten Gernikako zinegotzi errepublikazale eta sozialistei.
11:45 Itxiera Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiaren eta Fernando Martinez Memoriaren Estatuko idazkariaren eskutik.
Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea, 4. Bilbo