partekatu
PSE-EEKO EGOITZA | BILBO
PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, errefuxiatuen harrerarako euskal kolektiboekin biltzen da
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bilera bat egingo du urtarrilaren 26ko ostegun honetan errefuxiatuen harreran lan egiten duten kolektiboekin. Azahara Dominguez PSE-EEko Gizarte Mugimenduen eta Garapenaren Lankidetzarako idazkariak Ukraina inbaditu zutenetik eta horrek eragindako larrialdi egoeratik antolatzen duen hirugarren topaketa izango da. Bileran izango dira hainbat elkarte eta GKEtako ordezkariak eta Euskadiko Batzorde Betearazleko beste kide batzuk, esaterako Teresa Laespada Enplegu eta Gizarte Politiken idazkaria, Denis Itxaso Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkaria eta Bizkaiko diputatu Diputatuen Kongresuko Nazioarteko Lankidetzarako Batzordean PSOEren bozeramaile dena, Maria Guijarros.
Informazio estaldura:
OSTEGUNA, URTARRILAK 26
PSE-EEk bileraren irudiak (argazkiak eta bideoa) eskainiko ditu eta prentsaurreko baten bidez emango du horren berri.