Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko “Ganbara” saioan

Eneko Andueza: “Alderdi-bitasuna Euskadin? Euskal Sozialistak sekula baino indartsuagoak eta erabakigarriagoak izango gara udaletan eta aldundietan”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en los estuidos de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskal Sozialistak erabakigarriagoak izango direla udaletan eta aldundietan maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, eta ez du uste euskal hauteskundeen agertokiak alderdi abertzaleek osatutako alderdi-bitasun baterako joera duenik. “Alderdi Sozialistari oso ondo joango zaio, zeharo sinetsita nago horretaz”, adierazi du.

Orain dela 4 urte, @EITB-ren #Focus  programak emaitza batzuk iragarri zituen, eta hauteskunde haietan PSE-EEk 6 puntu gehiago lortu zituen #Araba-n eta 3,5 puntu gehiago #Bizkaia-n eta #Gipuzkoa-n.
¿Alderdi-bitasuna #Euskadi-n?
Euskal Sozialistak indartsuagoak eta erabakigarriagoak izango gara #M28-ren ondoren. #DefiendeLoQuePiensas 

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 27, 2023


EITB-ko Focus-en inkestaren balorazioa egin du Anduezak Euskadi Irratian eta “lasai eta gogotsu” agertu da datorren hauteskunde hitzorduaren aurrean, eta gogoratu du PSE-EEk ia 6 puntu gehiago lortu zituela Araban inkesta horrek berak ematen zionaren aldean, eta beste 3,5 puntu inguru gehiago beste lurraldeetan ematen ziotenarekin alderatuta. “Eta Araban garaipena lortzetik 1.800 boto ingurura geratu ginen”, adierazi du.

Euskal buruzagi sozialistak esan du Euskadin politika aurrerakoiak aplikatu izan badira hori sozialistak gobernuetan egoteagatik izan dela, beste hainbat eremutan gertatu den bezala, “hasi Europako gobernutik eta udalerririk txikieneraino”.

Eneko Anduezak esandakoari jarraituz, sozialistak ez daude gobernuetan “hauteskunde kalkulagailuarekin”, gizartearekiko konpromisoarekin baizik, eta gizarte horrek bere patriketan nabaritu izan du hartu izan diren neurriak. “Sozialistak gobernuetan egoteak mesede egin dio herritarren patrikari, inflazioaren kontrako neurriek, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzeak, gutxieneko soldataren igoerak edo lan-kontratu mugagabea lortu duten langile kopuruak erakusten dutenez. Gauza horiek ekarri diote etekina herritarrei”, adierazi du.

“Garaia da nazionalistei galdetzeko norekin gobernatu nahi duten. Ibarretxe Planarekin eta Lizarrako Itunarekin akordio esanguratsua ikusi izan dugu EAJren eta ezker abertzalearen artean, arrisku hori egon, badago, eta PSE-EE da arrisku hori saihestu dezaken alderdi bakarra”, esan du elkarrizketatzaileak hauteskundeen ondoren egin daitezkeen akordioei buruz galdetu dioenean.