Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren eta PSNren arteko bilera

Eneko Andueza: “Euskadiko eta Nafarroako gobernuko sozialisten mende dago herritarren ongizatea, politiken norabide soziala eta susperraldi ekonomikoa”

“Oso harro nago garraio publikoan diren deskontuez. Sozialisten lanaren eta lidergoaren ondorio dira. Desleialtasuna? EAJrena euskal herritarrekin”, adierazi du.

“Kogobernantza formula arrakastatsua da erronka handiei heltzeko”, defendatu du PSE-EEren idazkari nagusiak Euskal Sozialistak Maria Chiviterekin eta PSN-PSOEren ordezkaritzarekin bildu ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaria General del PSN y Presidenta de Navarra, María Chivite | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, kogobernantzaren eredua goraipatu du egungo gizartea aurre egin beharrean den erronkei erantzuteko, eta azpimarratu du sozialistek gobernuetan duten presentziak eta erakundeen arteko lankidetzak herritarren ongizatean, politiken norabide sozialean eta bidezko susperraldi ekonomikoan eragiten dutela. Anduezak gogoeta hori helarazi du Maria Chivite PSN-PSOEren idazkari nagusi eta Nafarroako presidentearekin batera Donostian bi federazioetako zuzendaritzek izan duten topaketaren ondoren.

“Harreman estuak daude gure federazioen eta gure lurraldeen artean. Bi erkidegoetan sozialistak gobernuan egoteari esker, politikak koordinatzea eta kudeaketa eraginkorragoak dakartzalako. Eta biok hartuko ditugun erabakien, gure arrakastaren mende egongo delako, mende daude dagoeneko, herritarren ongizatea, hori norabide sozial sakon batekin egitea eta guztiok duela bi urtetik lortzeko lanean ari garen susperraldi ekonomikoa”, azaldu du.

Bilera ondoren egindako agerraldian, Eneko Andueza “oso harro” azaldu da Euskal Sozialistek egin duten lanagatik urtarrilaren 1ean Euskadin garraio publikoaren deskontuak bermaturik egon daitezen. “Berri ona da, eta poza eman behar digu, ez bestelako sentimendurik”, adierazi du horren aurrean EAJk izan duen erreakzio negatiboaz galdetu diotenean. “Sozialistak protagonista izan diren eta lideratu duten ekimen baten, proposamen baten eta lanaren eta negoziazioaren ondorioa izan da, eta Garraio saila zuzentzen dugun erakunde guztietan adostu izan dugu eta guk proposatu eta umotu izan dugu. Poztekoa da euskal familiek euren ekonomia arinduago ikustea, eta iraunkortasunaren aldeko apustu irmoa da”, azaldu du.

EAJk egindako kritikei buruz galdetuta, Anduezak azpimarratu du PSE-EEk nahikoa denborarekin helarazi izan zuela proposamena hainbat eremutan. “Nik ez dut inolako desleialtasunik ikusten gure bazkideari jakinarazi izan diogunean gure asmoa, eta negoziazioa zabalik egon da une oro. Desleialtasunik egon bada, EAJk euskal herritarrekin duena da”, adierazi du.

Kogobernantza formula arrakastatsua da; horregatik dira estuak @PSNPSOE-ren eta @socialistavasco-ren arteko harremanak. #Euskadi-ko eta #Navarra-ko gobernuko sozialisten mende dagoelako herritarren ongizatea, politiken norabide soziala eta susperraldi ekonomikoa.  pic.twitter.com/IRvLoTYYJA

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 29, 2022

Hasieran hitz egin duenean, PSE-EEren idazkari nagusiak berretsi du “formula arrakastatsua” dela kogobernantza “erronka handiei aurre egiteko, baina baita erakundeak guztien arazoetan engaiatzeko modu bat ere”. Kogobernantza Europarekin, Espainiako Gobernuarekin eta baita autonomia erkidegoekin eta interes komun berdinen korridorearen parte diren hirien artean”.

Eneko Anduezak “gurea baino maila handiagoko espazioen” parte izateak duen garrantzia azaldu du, lehenik pandemiak eta gero Ukrainako gerrak erakutsi izan duten bezala, politikak elkarturik erabakitzeko eta horiek eragin handiagoa izateko. Eta espazio horiek lidergo sozialista bat izan behar dutela azpimarratu du. “Aurreko krisiaren aldean, orain erantzuna ez dira ari izaten murrizketak eta austeritate hedakorrak”, adierazi du.

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du sozialistek lideratzen duten pizgarrien politikak kolektibo zaurgarrienak babesten dituen giza ezkutu bat lortzen ari direla. Eta arlo horretako ekimen batzuk ekarri ditu gogora, esaterako pentsioen errebalorizazioa, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, gasarentzako topea edo gasolinaren hobaria.

“Euskaldun guztiei eta nafar guztiei ari zaie heltzen. Ez dago-eta herritar bakar bat ere ez duena onurarik jaso sozialistek gobernu ezberdinetan sustatzen ari garen neurriengatik. Nahikoa da kalera ateratzea langile bat, merkatari bat edo pentsiodun bat aurkitzeko politika sozialisten babesa duena egungoa bezalako egoera zail batean”, adierazi du.

Anduezak, azkenik, lidergoa eta egonkortasuna nabarmendu ditu Sozialisten nortasun-ikur gisa, eta Espainian, Euskadin, foru aldundietan eta euskal udal nagusietan aurrekontuak onartu izana jarri ditu horren berme bezala. “Berri oso ona da guztiontzat. Politikoki, egonkortasuna bermatzen dutelako ziurgabetasuneko garai batean, eta, sozialki, susperraldi ekonomikorako eta babes sozialerako politikak indartu eta zabaldu egingo direlako”, esan du.