Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Errepublikaren Jaia

Eneko Andueza: “Gobernuek erantzun eraginkorrak ari gara ematen, harro gaude pertsonen zerbitzura jarritako neurriengatik”

PSE-EEren idazkari nagusiak balioa eman dio Espainiako eta Euskadiko gobernuek gizarte ezkutua indartzeko egindako lanari

Anduezak Errepublikaren Jaian hartu du parte, hots, Barakaldoko sozialistek bi urteko pandemiaren ondoren berreskuratutako ekitaldian, Mikel Torres, Idoia Mendia, Denis Itxaso, Alfredo Retortillo eta María Guijarrorekin batera, beste batzuen artean

Lasesarreko frontoian izan den ekitaldi politikoan Fernando Martínez López Memoria Demokratikoaren estatu idazkariak hartu du parte

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, atiende a los medios de comunicación en el frontón de Lasasarre en Barakaldo durante la Fiesta de la República | Foto: Socialistas Vasco.

Eusko Legebiltzarrean lortutako akordioak eta Eusko Jaurlaritzak Ukrainaren krisiari erantzuna emateko abian jarritako 200 milioi euroko plana lankidetzaren eta osagarritasunaren adibide dira ahaleginak batzea eskatzen duen une batean, sozialistak errusiar inbasioa gertatu denetik eskatzen ari diren bezala. PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gogoeta hori egin du Barakaldon Errepublikaren Jaian parte-hartzen hasi aurreko uneetan, eta esan du krisiari gako sozialdemokratan eman behar zaiola beti erantzuna, zaurgarrienetan pentsatuz, gizarte ezkutua indartuz eta gehiengo zabalei mesede egingo dieten neurriak erabakiz. 

 “Pandemiatik irteten ari ginela ematen zuen gerrak ustekabean harrapatu gaituenean, eta nabaritzen hasiak ginen susperraldi hori eten egin da, baina uste dut gobernuek erantzun eraginkorrak ematen ari garela. Sozialistak pozik eta harro gaude Pedro Sánchez bezalako Gobernuko presidente bat izateagatik. Pasa den asteartean 16.000 milioi euroko neurri multzo bat jarri zuen mahai gainean herritarren zerbitzura, ehun ekonomikoarentzat, baina, batez ere, herri honetako pertsonen zerbitzura. Eta gogobeterik naiz Eusko Jaurlaritzaren ekintza ere martxan dagoela ikustean, bi gobernuen arteko konpromisoak elkarturik, kogobernantzaren bidezko ekintzarekin”, azaldu du.

Legebiltzarrak ebazpen-proposamenen bidez eskatutako neurriak eta Eusko Jaurlaritzak abian jarriko dituenak aztertu ditu Eneko Anduezak. “Atzo lehen urratsa eman genuen datorren asteartean hemen ere neurri pakete bat onartua izan dadin, duela aste batzuetatik Euskal Sozialistak eskatzen ari ginen moduan, eta tresna osagarri batzuk jarriko dira martxan horren bidez krisi honetatiko irteera gizarte ezkutu gisara gauzatzearren. Pozik gaude, ikusten dugulako Eusko Jaurlaritzak hartu dituela kontuan neurri osagarrien pakete hori abian jartzeko gure eskakizunak, pasa den astean Espainiako Gobernuak martxan jarritakoei batuko direnak”, adierazi du Anduezak.

Sozialistak pozik gaude #Ukraina-ko gerrarengatiko krisiaren erantzunak ezkutu soziala indartu behar zuelako @sanchezcastejon-en Gobernuarekin koordinaturik, eta gako sozialdemokratan izan behar zuelako, bai Euskadin, bai Espainian, bai Europan. #HacemosEuropa pic.twitter.com/KGTDl4nnrn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 9, 2022

Ekitaldi politikoan beste sozialista nabarmen batzuk ere izan dira, adibidez Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusia, Idoia Mendia lehendakariordea eta PSOEren Azterlan eta Programen idazkaria, Denis Itxaso Gobernuko ordezkaria, Alfredo Retortillo Euskadiko exekutiboko kidea, María Guijarro diputatua eta Carlos Fernández, Barakaldoko Sozialista Elkartearen idazkari nagusia.

Bere mintzaldian, Eneko Anduezak esan du apirilaren 14a data berezia dela, eta abaguneaz baliatu da Errepublika garaian burutu ziren aurrerapenak azpimarratzeko, esaterako feminismoaren arloan, emakumeen sufragioa onartuta, hezkuntzan, eskola publiko, derrigorrezko, misto nola laikoa onartuta, edo herrialdearen pluraltasunean, lehen autonomia estatutuak onartuta. “Egun mugiarazten gaituzten printzipioetako askok II. Errepublikan dute jatorria”, esan du.

Anduezarentzat, ilusioz betetako garaia izan zen Errepublikarena, eta Espainiako historian horren garrantzitsua zen etapa hori faxisten altxamenduak eten izana gaitzetsi du. Ukrainar herriari babes mezu bat bidaltzeko ere aprobetxatu du. “Ukrainatik datozen irudi lazgarriak ikusten ditugunean, esan beharra dugu hor dagoela gure Errepublika, gure legatua eta gure borroka ere”, adierazi du.

Era berean, Fernando Martínez López Memoria Demokratikorako estatuko idazkaria goratu du, ekitaldi politikoan parte hartzen zuela baliatuz. “Gaurko gure ohorezko gonbidatua erreferentea izan da memoria zaintzeko lanean. Halaxe izan zen Andaluziako Hobien Mapan, Memoria Historikoaren Legean parte hartuz, Franco Erorien Haranetik ateratzean, eta halaxe ari da izaten Gobernu Sozialista baten memoria-politiken arduradun bezala, biktimei eta iraganarekin duintasun gabeziaren arrasto ugari zituen herri bati duintasuna itzultzen ari zaielarik”, adierazi du.