Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak aurrera egiten jarraituko du LGTBI askatasun eta eskubideetan PPren eta Voxen atzerapausoen aurrean”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Victor Gutierrez PSOEko LGTBI idazkariarekin batera egindako “Harro-harro” ekitaldian: “Aurre egin beharra dago eskubideak murrizten ahalegintzen direnei”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por el Secretario LGTBI del PSE-EE, Gabriel Arrué, la portavoz del PSE-EE de Leioa, Pilar Grados, y el Secretario LGTBI del PSOE, Víctor Gutiérrez, en el acto titulado “Con mucho orgullo” | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialismoa jarri du LGTBI eskubideen arloan eskuinaren eta eskuin muturraren planteamendu atzerakoien eustorma nagusi gisa. “Alderdi Sozialistak aurrera egiten jarraituko du LGTBI askatasun eta eskubideetan PPren eta Voxen atzerapausoen aurrean”, adierazi du. 

PSE-EEko LGTBI Idazkaritzak Bilbon antolatu duen “Harro-harro” ekitaldian, “LGTBI politika sozialistak: ikuspegi globala eta tokiko ekintza” izeneko mahai-inguruan, Anduezak askatasunei galga jarri nahi dien guztien postulatuak salatzeak duen garrantzia azpimarratu du. “Askatasunen kontuan, atzerako urratsek bi izen dituzte herri honetan: Vox eta PP. Uste dut argi adierazi beharra dagoela norena den horren gaineko erantzukizuna”, adierazi du jardunaldiari hasiera ematean, Victor Gutierrez PSOEko LGTBI idazkaria ere bertan zela. 

Alderdi Sozialistak aurrera egiten jarraituko du LGTBI askatasun eta eskubideetan PPren eta Voxen atzerapausoen aurrean.#conmuchoorgullo pic.twitter.com/FXbKMLPaRC

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 18, 2026

Buruzagi sozialistarentzat, “funtsezkoak izan gara LGTBI eskubideen aldeko borrokan eman izan diren mugarrietan”. “Norabide horretan jarraituko dugu lanean, eskuina eta eskuin muturra gaiztotzen saiatzen diren giroa gorabehera”. 

Eneko Anduezak, beste alde batetik, beharrezkoa irizten dio erakundeetatik babesa ematea Harrotasun Eguna ospatzeko, “udalen eta beste erakunde batzuen konpromiso hori gizarte osoak kolektiboaren aldarrikapenei ematen dien babesaren isla delako”. Anduezak nabarmendu duenez, “inoiz baino beharrezkoagoak dira sentsibilizazio-kanpainak”. Batik bat, gazteenei eta kirola bezalako esparru zehatzetara zuzenduta direnak.