partekatu
Eneko Andueza: “Lehen sektorea estrategikoa da eta protagonismo gehiago merezi du, hurbileko elikagaiak, espazio osasuntsu bat eta etorkizundun herriak izateko”
Lehendakarigaiak Arabako Errioxako ardoak jatorri-deituraren barruan bereiztearen alde azaldu da Bastidan: “izen-abizenak dituen ardo bat izan behar dugu: Arabako Errioxa”
Aroa Jiletek arabar landako produktuak errentagarriak izan daitezen eta emakumea sektorean integratzeko urratsak sozialistek lan egiteko duten konpromisoa nabarmendu du
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du lehen sektorea “protagonismo gehiago merezi duen sektore estrategiko” bat dela. “Nik aliantza bat bultzatu nahi dut lehen sektorearen eta euskal gizartearen artean, ingurune naturala zaintzen eta kalitateko eta hurbileko elikagaien ekoizpenean egiten duten lana eta landa-eremuan populazioa errotzeko tresna gisa aitortua izan dadin. Jokoan dugu espazio natural osasungarri batek bizirik irautea, jokoan dugu gure herri eta hirien etorkizuna”, azpimarratu du.
Eneko Anduezak ekitaldi batean hartu du parte Bastidan Aroa Jilete Arabako zerrendaburuarekin, Esther Peña PSOEko diputatu eta bozeramailearekin eta Daniel Senderos diputatuarekin batera, eta “landa-ingurune osoaren bizi-kalitatea hobetzeko lan” egingo duela hitzeman du, “Euskadiko beste edozein tokik bezala zerbitzu publiko onak, Osasungintza ona, Hezkuntza ona izatea merezi duelako, merezi duelako zainketa hobeak izatea, gizarte-zerbitzu hobeak izatea”. “Lanari ekingo diogu, ari gara dagoeneko lanean, herriak eta eskualdeak hobeto lotuko dituen garraio publiko bat egon dadin. Eta etxebizitzarako sarbidea erraztu nahi dugu belaunaldi aldaketari heltzeko ezinbestekoa den gazteria hori erakartzeko”, gaineratu du.
Arabako Errioxako ardoak jatorri-deituraren barruan bereiztearen alde jarraituko dugu.
Izen-abizenak dituen ardo bat izan behar dugu: Arabako Errioxa. #ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE pic.twitter.com/8nZC7dsUFF
— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 11, 2024
“Inguruko produktu izarra” aipatu du ondoren lehendakarigaiak, “lurralde honen izenaren oihartzuna mundu osoan entzunarazten duen hori, alegia”, esan du. “Hamarkadetan zehar zuen ahalegin eta irudimen guztia jarri izan duzuen ardoa, Arabako Errioxako ardoa planetan erreferentea bihurtzen duena”, zehaztu du.
Ildo horretan, esan du Arabako Errioxako ardoak jatorri-deituraren barruan bereiztearen alde jarraituko dutela. “Izen-abizenak dituen ardo bat izan behar dugu: Arabako Errioxa”. “Ez naiz ika-mikan sartuko. Jakin ezazue, Alderdi Sozialistak uste du Euskadin, Espainian eta gainerako mundu osoan ezinbestekoa dela kontsumitzaileak nahastuko dituen mezurik ez zabaltzea, nahikoa da horrekin”, esanez amaitu du.
Aroa Jiletek, bere aldetik, arabar landako produktuak errentagarriak izan daitezen eta emakumea sektorean integratzeko urratsak ematearren sozialistek lan egiteko duten konpromisoa nabarmendu du, beste ekimen batzuen artean. “Produktuak errentagarriak izan daitezen, emakumea ustiakuntzen produkzioan, merkaturaketan eta titulartasunean integratzeko urratsak ematen, Elikadura Katearen Legea bete dadin, Jatorri-deitura Kalifikatua defendatzen eta, horren barruan, mahastiak eta ardoak herrien eta lurzatien arabera bereiztearen alde egingo dugu lan, kalitatea eta errentagarritasuna eskaintzearren, belaunaldi aldaketan urratsak emateko egingo dugu lan”.