Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hezkuntzan Euskal Sozialistek erakutsi dugu irmoak garela gure printzipioak defendatzen, guztiarekin egingo dugun bezala”

Buruzagi sozialistak lehen aldiz hartu du parte Batzorde Nazionalean PSE-EEren idazkari nagusi gisa

Iragarri du trantsizio energetikoa, krisi demografikoa edo zaintzen politika bezalako gaietara zuzenduko dela datozen hilabeteetako lana

1. argazkia
Eneko Andueza durante su intervención en el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio etorkizuneko Hezkuntzaren Legearen oinarriak prestatzerakoan lortutako kontsentsuari, eta azpimarratu du defendatzen dituzten printzipioek gidatuta egon izan dela une oro Euskal Sozialisten jarrera. Eusko Legebiltzarrean lortutako akordioa izan da PSE-EEk IX. Kongresuaren ondoren burutu duen lehen Batzorde Nazionalean nabarmendu den gaietako bat. “Zerbait erakutsi izan badugu, izan da gure printzipioak defendatzen irmoak garela eta oso garbi dugula zer herrialde-proiektu nahi dugun. Horixe egingo dugu politika bakoitzean, koiuntura bakoitzean, erakunde bakoitzean”, adierazi du.

Etorkizuneko Hezkuntzaren Legea egiteko oinarri izango den testuak sistema publikoari ematen diola protagonismoa azpimarratu du buruzagi sozialistak, eta baldintzak ezartzen dizkiola itundutako ikastetxeei segregazioaren aurka borrokatzeko. Eta kalitatezko hezkuntza bat bermatzen duela esan du, familiaren diru-sarrerak ez direlarik oztopo, eta Isabel Celaá sailburu ohiak sustatutako hirueletasuna finkatzen duela. “Ez dugu eztabaidarik nahi hizkuntzari buruz, gaitasunei buruz baizik”, azpimarratu du Anduezak.

PSE-EEren idazkari nagusiak sozialisten babesa eta elkartasuna adierazi dio Ukrainari, eta esan du une honetan erantzun humanitarioa dela garrantzitsuena. “Magnitude izugarriko erronka da”, adierazi du Anduezak. Horrez gain, kritikatu egin du eskuinak krisi une horiez baliatzea murrizketa sozialak proposatzeko. “Bidea guztiz alderantzizkoa da”, esan du. 

Euskal Sozialisten liderrak oso balorazio positiboa egin du Pedro Sánchezen Gobernua errusiar inbasioak sortutako gatazkaren ondorioak arintze aldera bultzatzen ari den neurri sortari buruz, esaterako Errenten gaineko Ituna, Gerrari Erantzuteko Plan Nazionala edo gasaren prezioa argindarraren merkatutik kentzeko proposamenak. “Erantzun ekonomikoa, energetikoa eta soziala prestatu beharrean gara, arazoa jada bertan dugulako”, adierazi du.  

Sozialistek trantsizio ekologikoaren alde lanean segitzeko bultzatzen duten jarrera defendatu du Anduezak. “Energiaren eta horniduren krisiak indartu besterik ez du egiten duela urtetatik geu buruan jarrita bultzatzen ari garen erantzuna”, adierazi du. Idazkari nagusiaren hitzetan, “baliabideen erabilpenean eredu iraunkor eta efizienteago baten alde eraldatu beharra dugu gure ekonomia”.

Eneko Anduezak euskal gizartea heldu beharrean den eta PSE-EEren arretaren erdigunean diren erreformen esparruan kokatu du energiaren auzia. Iraunkortasunaren (mugikortasuna, energia berriztagarriak, hondakinen kudeaketa, fiskalitate berdea...) arazoaz gain, hor dira demografiaren auzia, eraldaketa ekonomikoa edo eredu soziosanitario berri baten eraketa (Gizakidetza deitu izan dio eredu horri). Eta iragarri du datozen hilabeteetan Euskal Sozialistek enpresekin, unibertsitateekin, adituekin eta erakundeekin kontaktuak izatera zuzenduko duela bere jardueraren hein bat, aurrean ditugun erronkei erantzun global bat eskaini ahal izateko.

Bere esku-hartzean hitz batzuk izan ditu bere ustez “legegintzaldi honetako legerik garrantzitsuenaren” onarpena gogoratzeko, hots, lan-erreforma, eta EAJk eta EH Bilduk horren aurka erakutsitako jarrera. “Ez diezagula ahaztu non egon ziren. Eta ez dezagula ahaztu non egon ginen gu, sozialistak hor egon behar dugulako beti”, adierazi du.