Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“PSE-EEren parte-hartzearekin, Gobernu hau konprometituta egongo da politika aurrerakoiak bultzatzen dituen formula arrakastatsu horrekin”

PSE-EEko idazkari nagusiak, legegintzaldiak bide erdia egin duela ospatzeko Donostian egin den ekitaldian: “Euskal Exekutiboaren norabidea bestelakoa izango zatekeen Alderdi Sozialistaren politika baliagarririk gabe”

Miramon Parkean egin da topaketa, “2 años más de izquierda útil / 2 urte gehiago. Ezker baliagarria” lemapean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por los consejeros y consejeras socialistas, Javier Hurtado, Mikel Torres, María Jesús San José, Susana García Chueca y Denis Itxaso, en el acto celebrado por el ecuador de la legislatura | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du egungo Eusko Jaurlaritzak jendearen bizitza hobetzeko ezkerreko politika eraldatzaileak bermatzen dituen bide-orri bat lantzen jarraituko duela sozialisten lan eta eraginarekin. Anduezak azpimarratu duenez, PSE-EEk, kudeaketa eraginkor bat egiteaz gain, Exekutiboa euskal herritarren benetako kezkak konpontzeari zuzenduta egotea lortzen du.

PSE-EEren parte-hartzearekin, Gobernu hau konprometituta egongo da politika aurrerakoiak bultzatzen dituen formula arrakastatsu horrekin. Oso pozik gaude egiten ari garen lanagatik”, adierazi du.

Euskal legegintzaldiaren erdia bete izana ospatzeko Donostian egin den ekitaldian, sailburu, militante, zale eta kargu sozialistak bertan zirela, hauexek izan dira, labur-labur, Anduezak erakundeetan egin izan den kudeaketari buruz esan dituen hitzak: “Harro egon gaitezke eta egon behar dugu”. Topaketa Miramongo Parkean egin izan da, “2 años más de izquierda útil / 2 urte gehiago. Ezker baliagarria” lemarekin.

“Gure sailburuak benetan ondo ari dira egiten gauzak. Ez nuen batere zalantzarik orduko 2024ko ekain hartan ere, koalizioko Gobernuaren eraketa negoziatu genuenean, baina gaur esan beharra daukat bete izan ditugula espektatibak, ene ustetan”, adierazi du.

Horren haritik, lan guztia “lehen minututik arrandiarik gabe baina asmoak oso argi” zirela egin izan dela azpimarrtu du buruzagi sozialistak. “Balioa eman behar zaio lan horri, lan asko egin izan da, eta baita lortu diren emaitzei ere”, esan du.

PSE-EEren parte-hartzearekin, koalizioko Gobernu hau konprometituta egongo da politika aurrerakoiak bultzatzen dituen formula arrakastatsu horrekin.

Behar den denbora guztia.#2añosmasdeizquierdautil pic.twitter.com/j9DZytLBGa

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 6, 2026

Aberastasuna eta oparotasuna sortzeko erakundeei egonkortasuna emateak duen garrantzia azpimarratu du Eneko Anduezak, eta Euskadiren onerako ziren akordioak lortzeko orduan sozialistek eskua luzaturik nola izan duten nabarmendu du.

“Kolaboraziorako gure borondatea zenbait diferentzien gainetik dago”, adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta horren adibide gisara jarri ditu Etxebizitza arloko Premiazko Neurrien Legearekin, hiru batzar nagusietan zerga-erreformari buruz edota Bilboko Metroaren 4. lineari buruz lortu izan diren akordioak.

Dena dela, PSE-EE beti “askatasunez” adieraziko dela esan du Anduezak, langileen eskubideen defentsan gertatzen den bezala. “Saihestu egin behar dugu gizartearen zati bati euskara ulertzeko modu jakin bat inposatzea”, adierazi du bi alderdi horiek Administrazioko euskara eskakizunei buruz lortu nahi duten akordioaren gainean. “Eta eskubideentzako euskara langa bat ez izatea defendatuko dugu, gure identitatearen eta gure kulturaren parte dela baizik”, adierazi du.

Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, Denis Itxasok, PSE-EEren koherentzia eta iragartzeko duen gaitasuna defendatu ditu, eta haren hauteskunde-programak dagoeneko iragarri zuela, orain dela urte batzuk, etxebizitzaren arazoak izango zuen bilakaera. Horren haritik, esan du sozialistek denbora daramatela neurri ugari bultzatzen, herritarrengan eragin zuzena dutenak. “Euskadin ez da sekula egon alokairurako orain bezainbeste etxebizitzarik, eta hori PSE-EEk bultzatutako zerga-erreformari zor zaio, etxebizitza alokairuan jarri zuten jabeei desgrabazioak eta pizgarriak eskainita”, azaldu du Itxasok.

Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, bere aldetik, esan du memoriarik gabe ez dagoela ez justiziarik, ez erreparaziorik, ez egiarik, ez bizikidetzarik. “Guk biktimak jartzen ditugu erdigunean, hurbiltasunean, entzute-ariketan eta laguntasunean oinarritutako lan isil, diskretu eta konfidentzial baten bidez, ez bakarrik biktimentzat, baita horien senideentzat ere.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Javier Hurtadok, tasa turiskoak lortu duen arrakasta aldeztu du, sozialisten bulkadari esker errealitate bat izango dena. Tasa horri esker, Euskadik “abangoardian jarraitzen du eta Europako gainerako herriekin homologatzen da”. “Beste alderdi batzuk ez bezala –esan du–, guk sektorea indartzearen aldeko apustu egiten dugu, zerga homogeneo nahiz piskanakako bat aplikatuz”.

Mugikortasun Jasangarriko sailburuak, Susana Garcia Chuecak, sare sozialek herritarrekin zuzeneko komunikaziorako betetzen duten eginkizuna azaldu du, “zero kilometroko komunikazioa” deritzona, alegia. “Atsegina ematen digu politikara dedikatzen garenok zer eta nola egiten dugunaren kontu eman ahal izatea”, adierazi du.

Garcia Chuecak garraio-sistemetan 12 urtetik beherakoentzako den hobari eta doakotasuneko politika defendatu du, “egiturazko neurri bat, geratzeko etorri dena”, adierazi du. Eta autoa etxean utzi nahi bada erabiltzaileek “garraio jasangarri, efiziente eta kalitateko batez gozatzeko aukera” izan beharko dutela azpimarratu du, eta bidaiarien gehien-gehiena ikastera edo lanera doan jendea dela. Halaber, Donostiako Topoan, Lezo-Gaintxurrizketa plataforma logistikoan, tranbia Zabalganako auzora luzatzean edo Bilboko Metroaren 4. Lineako akordioaren berrikuntzak azaldu ditu.

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia eta Enplegu sailburuak dio euskal ekonomia “sendo” dagoela eta joera ona ari dela erakusten “egiten ari garen politikei esker”. Eta Euskadiko gobernuetan PSE-EEk parte hartu izanaren garrantzia nabarmendu du. “Funtsezko pieza bat izan gara, gu gabe ez zelako egongo politika baliagarriei begirako aurrerapenik. Ezberdinen artean akordioak lortzeko gaude gu hemen”, esan du. “Hori bai, elkarrekin gobernatzen badugu, elkarrekin erabakiko dugu”, esan du.