Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Eskuinaren eta eskuin muturraren, eta baita ere nazionalismoaren lehentasun nazionalaren aurrean, gure politiken lehentasun soziala defendatzen dugu udaletan eta aldundietan”

Euskal sozialismoak eztabaida publikoa edozein identitate-kontuetatik erreskatatzeko orduan betetzen duen rola nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak

“PP eta Vox ados jartzen diren bitartean bazterkeriarako eta bereizkeriarako, eta EAJ eta EH Bildu berriz ere beren obsesioei emanik diren bitartean, Alderdi Sozialistak guztion bizitza hobetzea bilatzen du”, adierazi du Batzorde Nazionalaren aurrean egin duen hitzaldian

“Prest gaude datozen hauteskunde orokorrak irabazteko, gure ahotsa aurrerabide nahian den gehiengo sozial horrena delako beti”, esan du

PSE-EEren Batzorde Nazionalak abian jarri du 2027ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako barne prozesua

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el Comité Nacional del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko erakunde ezberdinetatik bultzatzen diren politika sozialisten gaitasuna nabarmendu du. Anduezak planteamendu horiek defendatu ditu postulatu baztertzaile eta zatitzaileen aurrean, horiek tentsioa sortzea eta biztanleria zatitzea bestetik ez baitute bilatzen. “Eskuinaren eta eskuin muturraren ‘lehentasun nazionalaren’ aurrean, nazionalismoaren ‘lehentasun nazionalaren’ aurrean, gure politiken ‘lehentasun soziala’ defendatuko dugu, eta konbikzio hori udaletara, batzar nagusietara eta aldundietara eramango dugu”, adierazi du.

PSE-EEko Batzorde Betearazlearen bileraren ondoren Bilbon bildu den Batzorde Nazionalaren aurrean, Anduezak adierazi du sozialistak “oso urrun” daudela “eskuinak eta eskuin muturrak bultzatzen duten lehentasun nazionaletik”, eta ikuspegi hori “abertzaletasun zakarkituenaren diskurtsoetan ere” ageri dela. “Egiten dugun guztiaren, gure programen, gure politiken eta gure akordioen lehentasun soziala defendatzen dugu”, esan du.

Batzorde Nazionalaren bilera horrekin, egitez, abian jartzen dira 2027ko maiatzaren 23an egingo diren hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko barne mekanismoak. Lurralde bakoitzeko antolakundeek erabakiko dituzten irailetik azarora bitartean egingo diren primarioetarako.

Esparru horretan, Euskadin zein Espainian sozialismoak egiten duen “politika baliagarria” azpimarratu du buruzagi sozialistak. Eta beste alderdi batzuen jarrera kritikatu du fokua identitatearekin lotutako gaietan jartzeagatik. “PP eta Vox ados jartzen diren bitartean bazterkeriarako eta bereizkeriarako, eta EAJ eta EH Bildu berriz ere beren obsesioei emanik direla, Alderdi Sozialistak guztion bizitza hobetzea bilatzen du”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, esan du euskal herritarrak konturatzen direla sozialistak udaletan, foru aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan egiten ari diren kudeaketa onaz. “Sozialismoa guztien ongizateari emanik den Administrazio baten bermea dela diogu, eta arlo horretan aspertu arte errepikatu behar dugu eskubideak babesteari buruz”, esan du. “Ongizate komuna da erakundeetan gu egotearen arrazoia”, azpimarratu du.

Eskuinaren eta eskuin muturraren, eta baita ere nazionalismoaren lehentasun nazionalaren aurrean, Euskal Sozialistek gure politiken lehentasun soziala defendatzen dugu udaletan eta aldundietan.

Konbikzio horrekin joango gara udaletara, batzar nagusietara... pic.twitter.com/pTjlLrdDT8

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 14, 2026

Eta esan du sozialistak gobernu ezberdinetan egiten ari diren lan ona oinarri garrantzitsua dela herritarrek datozen udal eta foru hauteskundeei begira babes handiago emateko eta, horrela, eguneroko politiketan eragin handiago izateko. 

“Politika hori da nik aldarrikatzen dudana, hori delako gurea. Eta ez dute zerikusirik moketekin, komisioekin eta auzitegiekin. Terrorismoaren urterik latzenetan demokraziagatik eutsi beharra zegoela eta erakundeak defendatu beharra zegoela ulertu zuen politika da. Bazekiena lanean erne eta tinko jarraitu behar zela, legearekin, gure auzokideekin egon behar zela”, azpimarratu du.

“Prest gaude datozen hauteskunde orokorrak irabazteko, gure ahotsa aurrerabide nahian den gehiengo sozial horrena delako beti”, esan du, halaber, Eneko Anduezak. Eta gaineratu du proiektu sozialista dela “eskuina eta eskuin muturra berriro geratzeko gai” den bakarra. “Gure ahotsa aurrerabidearen eta gizarte kohesionatu, aske, abegitsu eta bakezkoaren alde egiten duen gehiengo sozial horrena izatea nahi dugu beti”, adierazi du.

Agintari sozialistak harridura azaldu du, “ikusten ari garelako EAJk nolabaiteko itxaropen bat duela Espainian PPren eta Voxen balizko gobernu bati buruz”. “Hauteskun orokorrak izango dira aukera eskuinari eta eskuin muturrari galga jarri behar zaionaz eta jarri ahal denaz sinetsirik dagoen gehiengo sozial bat nola dagoen erakusteko”, esan du.

Eta hau gaineratu du: “Ez zait ariketa oso osasungarria iruditzen arrazoizkotzat jotzea PPren eta Voxen gobernu bat egon daitekeela, EAJk gobernu horrekin kolaboratu dezakeela eta pentsatzea horrek guztiak ez diela eragingo euskal erakundeetan egun gobernuan diren gehiengoei. Derrigorrezkoa da, eta beharrezkoa, kritiko azaltzea xenofobia normaltzat jotzeko edozein saiakeraren aurrean eta mundu hau guztion artean eraiki behar dugula ulertzeari uko egitea”.