Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi herrialde modernoagoa eta aurrerakoiagoa bihurtu behar da politika eraldatzaileen bidez”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, hor dago EAJ eta EH Bildu bezalako indar independentisten arteko akordioaren “mehatxua”, eta ez Arnaldo Otegik, ez Andoni Ortuzarrek azken hilabeteotan ez dutela baztertu gogoratu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en "Boulevard" de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du hauteskunde osteko eztabaidak alde batera utzita – gehiago dirudi EAJk eta EH Bilduk herritarrek botoa eman aurretik “boterea banatzeko” saialdi bat– sozialisten proposamenak funtsezko alderdi batzuk aztertzen dituela, Osasungintzaren edo Hezkuntzaren hobekuntza, esaterako, edo herrialdea modernizatzeko politika aurrerakoi eta eraldatzaileak.

“Alderdi Sozialista irabaztera aterako da, azken asteotan aurkezten ari garen bezalako proiektu batekin, gidoi aldaketa dakarrena, osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, berdintasuna edo segurtasuna bezalako horren funtsezko esparruak azpimarratuta. Bada hobetzeko tarterik, baita Euskadin politika eraldatzaileen bidez etorkizun berri bati atea zabaltzeko eta gizarte askoz modernoago bat, askoz aurrerakoiago bat egiteko aukera ere, gure seme-alabek bizitzea merezi duela ulertu dezaten”, azaldu du.

Euskadi Irratiko Boulevard programan egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak adierazi du PSE-EE dela bere programan jasoko dituen proposamenak planteatzen ari den alderdi bakarra: “Ikusten dudanez, gu gara mahai gainean proposamenak jartzen ari den alderdi bakarra, Euskadiko herritarrek entzuteko gogoz dauden eztabaida politikoak aurkezten ari garenak. Iragan astean trantsizio energetikoari eta klimaren aldaketaren kontrako borrokari buruz jardun genuen. Larunbat honetan, berriz, Gizakidetza aurkeztuko dugu, horren premian garen osasun- eta zaintza-sistema delakoa, alegia. Batzuk bezala boterea nola banatuko den ikusten aritzea baino askoz garrantzitsuagoa da hori.

Hautagai sozialistak, era berean, hizpide izan ditu alderdi abertzaleen arteko kolaborazioa eta independentzia lortzeko egin dezaketen indar metaketa –atzo bertan ere aipatu zuen helburu hori EAJko hautagaiak ETBn egin zioten elkarrizketa batean. “Mehatxua hor dago, ez litzateke kontu berria. EAJ eta EH Bildu ados jarri izanak dira lehen ere, Lizarrako hitzarmena sinatu zuten, akordiora heldu ziren Ibarretxe planarekin eta gobernu-akordio bat sinatu dute duela gutxi Iruñean. Arrisku hori badago, horixe ari da iradokitzen orain ezker abertzalea, aukera hori ez du itxi ez Arnaldo Otegik, mundu guztiarekin hitzartzeko prest dagoela esanagatik, ez Andoni Ortuzarrek, esana baitu Lehendakaritza arriskuan ikusten badute prest leudekeela EH Bildurekin ituna egiteko”, gogoratu du.

Errespetu falta da, harritu egiten nau batzuk boterea banatu nahian aritzea jendeak botoa eman aurretik.

PSE-EE da herritarren benetako arazoak konpontzeko mahai gainean proposamenak jartzen ari den alderdi bakarra.

@Boulevardeitb #Cambiaelguion pic.twitter.com/EjmfpU2Qe9

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 30, 2024

Anduezak azpimarratu duenez, PSE-EEk egindako itun-politikak eragotzi izan du orain arte bi alderdi nazionalisten arteko kolaborazio hori. “Alderdi independentistak dira biak, eta uneren batean ados jarriko dira bide bati hasiera emateko, dela euskal Proces bat, Ibarretxe plan bat edo II. Lizarra bat. Egitez, PSE-EE aukera hori eragozten ari da dagoeneko, erakundeei egonkortasuna emanez, eztabaidek lur hartu dezaten bultzatuz eta herritarren kezkak direnei erantzunez”, adierazi du.

Anduezak, halaber, esan du laster berrestea espero duela une honetan aurreratuenik dauden hiru eskualdatze. Transferentzientzako aurreikusitako epeak beteko direlakoan dago, joan den astean Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin Madrilen izandako bileraren ondoren. “Informazioa elkartrukatzen jardun genuen kontu horietan aurrera egiteko. Borondate politiko argia dago bi aldetatik, hein batean kargu sozialistek bai Espainiako Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritzatik eman dioten bultzadari esker. Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioen denbora-horizontea bete ahal izango dugu”, esan du.

Horrez gain, poza adierazi du Vitoria-Gasteizen aurrekontuen arloan lortutako itunagatik, eta baztertu egin du hori EH Bilduk PSE-EE behartzeko saialdi baten ondorio denik. “Alkatearen erantzukizuna da Udalari egonkortasuna emateko eta Alkatetzara eraman duen proiektu bat bultzatzeko Aurrekontu batzuk onartzea. Nik nahiago dut alderdiak pragmatismo ikuspegi batetik ikusi, ekarpenak egiteko borondatetik”, arrazoitu du.