partekatu
• Bilera euskal Ganberan
Eneko Andueza: “Susperraldi soziala eta enpleguaren berreskurapena lehentasuna izan behar du Covid-19tik irtetean”
Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eta Ekain Rico legebiltzar taldeko idazkari nagusiak bilera bat burutu dute Tontxu Rodríguez, Julia Liberal eta Txema Oleaga euskal senatariekin.

Socialistas Vascos-Eusko Sozialistak legebiltzar taldeak eta Senatuko Euskal Sozialistak lurralde mailako taldeak era bateratuan lan egiteko euren nahia adierazi dute Covid-19aren pandemiatik irtetean etorri behar duen susperraldi ekonomiko eta sozialerako. PSE-EEren legebiltzar bozeramaileak, Eneko Anduezak, eta sozialisten taldeko idazkari nagusiak, Ekain Ricok, bilera bat izan dute Euskal Ganberan Tontxu Rodríguez, Julia Liberal eta Txema Oleaga euskal senatariekin. Bilera horretan azpimarratu dute txertaketek normaltasunera daramatela gizartea, eta jarduera ekonomiko handiagoa eta milaka langile –batzuk ABEEren ondoren, bestetzuk langabeziatik– lanpostuetara itzultzea dakarrela horrek.
“Sozialistek osasuna bermatzera eta ekonomia eta lanpostuak berreskuratzera zuzendu izan dugu gure ekintza politiko eta instituzional osoa birusa agertu zenetik igarotako hilabeteetan, guztia inor atzean utzi gabe, gainera. Orain, pandemiatik irtetean –lehenbailehen izan dadila–, europar funtsek zabaldu dituzten itxaropenekin, berretsi beharra dago susperraldi soziala eta enpleguaren berreskurapena lehentasun bat izan behar dela”, adierazi du Eneko Anduezak.