• BERRIA
Agenda
partekatu
11:30
CASAL SOCIALISTA JOAN RAVENTOS | BARTZELONA
Eneko Anduezak topaketa bat egingo du ostiral honetan Salvador Illarekin eta Jaume Collboni Bartzelonako alkatearekin bilduko da Kataluniako bere agenda betez
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, topaketa bat egingo du abenduaren 15eko ostiral honetan Salvador Illarekin eta Jaume Collboni Bartzelonako alkatearekin bilduko da Katalunian garatuko duen bere agenda betez. Lehendakitzarako ere hautagai denak “Unidos en la diversidad. Una propuesta compartida para España [Aniztasunean bat eginik. Espainiarako proposamen partekatu bat]” lemarekin PSCk antolatuta egingo den ekitaldi batean hartuko du parte 11:30etik aurrera. Izango dituen bilera pribatu batzuez gain, Eneko Andueza Jaume Collboni Bartzelonako alkate sozialistarekin ere bilduko da.
PSE-EEko idazkari nagusiak Katalunian burutuko duen jardunaldia Euskal Sozialistek PSCko ordezkariekin harreman iraunkorra mantentzeko eta Euskadik bezala azken hauteskundeetan gehiengoaren babes azaldu zion –garaipena lortu zen bateko zein besteko hauteskundeetan– komunitate batekin harremanak estutzeko duen interesari zor zaio. Anduezak bisita itzuli dio Illari, azken horrek Lehendakarigai izateko abenduaren 3an egin zen aurkezpenean parte hartu baitzuen, eta Bartzelonako alkate hautatu berriarekin bilduko lehen aldiz. Idazkari nagusiarekin batera joango dira Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria eta Pau Blasi Azterlan eta Programen arduraduna. Azken horren ardurapean dago, hain zuzen, datozen euskal hauteskundeetako hauteskunde programa egiten duen lan-taldea.
Informazio estaldura:
OSTIRALA, ABENDUAK 15
-11:30ean: “Unidos en la diversidad. Una propuesta compartida para España [Aniztasunean bat eginik. Espainiarako proposamen partekatu bat]”, solasaldia Eneko Anduezaren eta Salvador Illaren artean.
Casal Socialista Joan Raventos. Pallars, 191. Bartzelona
-16:30ean: Bilera Eneko Anduezaren eta Jaume Collboni Bartzelonako alkatearen artean.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza visita junto a la consejera Susana García Chueca las obras del topo de Donostialdea
• BERRIA
Eneko Andueza: “Recordar los 50 años de democracia en España nos permitirá reivindicar nuestras instituciones democráticas y los avances sociales conquistados”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Ahora es el momento de apostar por Euskadi, de hacer país desde ya, con más justicia social, con unos servicios públicos más fuertes”
• BERRIA
PSE-EEk Kooperatiben Legearen aldaketa bultzatzen du beste talde batzuekin batera, beren funtsak larrialdiko egoerei aurre egiteko erabili ahal izan ditzaten
• BERRIA