Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gure bokazioa erakundeak herritarrek eskatzen duten lehentasun sozial horrekin lideratzen jarraitzea da, Euskadin zein Espainian”

PSE-EEko idazkari nagusiak etxebizitza, enplegua edo mugikortasun jasangarria bezalako kontuetan euskal gizartearentzat “konponbideak mahai gainean jartzen segitzera” dei egin du Abanto-Zierbenako Burdin Jaian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la Secretaria de Organización del PSOE, Rebeca Torró, y otros cargos socialistas, en la Burdin Jaia de Abanto-Zierbena | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek gobernuetan euskal eta espainiar herritarren benetako kezketara zuzentzen diren politikak aplikatuz lidergorako duten gaitasuna defendatu du. Anduezaren esanetan, joera hori lankidetzatik burutu behar da, edozein konfrontazio ekidinez. “Gure bokazioa erakundeak herritarrek eskatzen duten lehentasun sozial horrekin lideratzen jarraitzea da, Euskadin zein Espainian”, adierazi du.

Abanto-Zierbenan egin den Burdin Jaian, beste kargu sozialista batzuen artean Rebeca Torró PSOEko Antolaketa idazkariak lagundurik zela, “ekonomia arloan ditugun datu handiez baliatzera” dei egin du Anduezak, zerbitzu publikoak indartzeko “herritarrei emandako hitza betetzeko”.

Gure bokazioa erakundeak herritarrek eskatzen duten lehentasun sozial horrekin lideratzen jarraitzea da, #Euskadi-n zein #Espainia-n.
Zerbitzu publiko indartsu batzuk nahi ditugu, eta mahai gainean konponbide ukigarriak jartzen segitzea #etxebizitza, #enplegua edo... pic.twitter.com/nEHmgZUWjf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 12, 2026

Alderdi Sozialistak publikoa dena defendatzerakoan duen bokazioa defendatu du buruzagi sozialistak, eta “mahai gainean lehentasun nazionalak jartzeko gurekin ez dezatela konta” iragarri du. “Ez gara despistatu behar, gure lehentasuna lehentasun soziala da”, gogorarazi du.

Eneko Anduezak, bestetik, esan du “hauteskundeetan lan egiteko ordua” datorrela. Eta gaitzetsi egin du beste indar politiko batzuen jarrera, hilabeteak daramatzatelako aurrekanpaina egiten “hauteskundeei lotutako marketin instituzional” baten bidez. Horren aldean, balioa eman dio PSE-EEk aldi honetan benetan garrantzitsuak diren politikak, edozein hauteskunde-kalkulutik urrun, zuzentzeko orduan bete izan duen eginkizun nagusiari.