Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi gobernatzeko ulertu beharra dago gizarte plurala eta askotarikoa dela eta politika guztiak pluraltasun hori bermatzera zuzendu behar direla”

Lehendakarigaiak esan du PSE-EEk eskaintzen duela “Euskadik behar duen guztia: egonkortasuna, pertsonak ardatz dituen politika sozialak, hazkundea gizarte-kohesioaren bidez eta bizikidetza”

Salvador Illak PSE-EEk Espainiako eta Kataluniako sozialista guztiei eman izan dizkien “indarraren, nekaezintasunaren, eskuzabaltasunaren eta sozialismoaren lezioak” azpimarratu ditu

Denis Itxasok Bilduri leporatu dio “funts etiko eta moralik gabeko txekeak” eskaintzea “terrorismoari emandako babesaz galdetzen zaienean ezkutatu egiten diren bitartean”

1. argazkia
Eneko Andueza y Salvador Illa, en Eibar. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskadi gobernatzeko ulertu beharra dagoela “herrialde plurala garela eta, gero, politika guztiak pluraltasun hori bermatzera zuzendu behar direla”. “EAJ bezalako batzuei oin soziala falta zaie, eta Bildu bezalako batzuei pluraltasunaren oina falta zaie, batzeko gaitasuna. Eta emaitza bikainak atera ahalko dituzte, egunen batean Gobernura heltzea ere amestu dezakete. Baina inoiz ez dute euskaldun guztiontzat gobernatuko. Izan ere, horretarako guztiongan pentsatu beharra dago, euskal gizartea bere konplexutasun osoan ulertu beharra dago. Aniztasuna jatorrietan, sinesmenetan, hizkuntzetan, pertenentzia-sentimenduetan”, azpimarratu du.

Euskadik egonkortasun gehiago behar du, pertsonengana zuzendutako politika sozial gehiago behar ditu, gizarte-kohesioa eta bizikidetza dituen gizarte bat eraikitzen lagunduko duen hazkunde gehiago.

Ozen eta argi esan beharra dugu Alderdi Sozialista dela guzti hori eskaintzen duen bakarra. Sinetsita nago… pic.twitter.com/LZ7BuYq2md

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 18, 2024

Eneko Anduezak ekitaldi baten hartu du parte Eibarren, bere sorterrian, Salvador Illa PSCko lehen idazkariarekin, Denis Itxaso Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Miren Gallastegui gipuzkoar hautagaiarekin batera, eta herriko militante eta zaleen babesa jaso du. Beste alderdien gabezien aurrean, esan du Alderdi Sozialista dela “menu osoa duen bakarra, guztia eskaintzen duen bakarra”. “Euskadik behar duena eskaintzen du: egonkortasuna, pertsonak erdigunean jartzen dituen politika sozialak, gainera datozkigun erronka izugarriei aurre eginez kudeatzen jakingo duen Gobernu bat, ekonomikoki hazten jakingo duena, baina gizarte kohesioarekin, gure Estatutuak ematen digun gaitasun galantari etekinik handiena ateratzen duena; eta behar du elkarbizitza, justizia, berdintasuna, elkartasuna, lankidetza, zubiak eraikitzea, ez fronteak”, adierazi du.

Lehendakarigaiak esan du Euskadi ez dagoela “denbora galtzeko”, eta sozialistek ez diotela inori “denbora galaraziko”. “Euskaldunentzat ez dugu nahi katalanek jasan behar izan dutena. Bere Gobernua egon behar duenera dagoen Euskadi bat nahi dugu, hau da, Osasungintzari, Etxebizitzari, Hezkuntzari, zainketei, Industriari, gazteriari eta gure adinekoei emana, eta Segurtasunari, Garraioari, Enpleguari, Klimaren Larrialdiari, I+G+b-ri, Berdintasunari, Aniztasunari”, azpimarratu du. Esan duenez, horixe da, hain zuzen, “Alderdi Sozialistaren bereizgarri handia, euskal herritar guztien benetako arazoentzat konponbideak bilatzen arduratzen garela. Horrexegatik gara, hain zuzen, benetako alternatiba hauteskunde hauetan. Horrexegatik, Alderdi Sozialistak zenbat eta indar gehiago izan, hobeto joango zaio Euskadiri”.

Hori dela eta, deia luzatu dio oraindik bere botoa erabaki gabe duten herritarrei, baita “iragan hauteskunde orokorretan Alderdi Sozialista bozkatuena izatea posible egin zutenei ere”, gure gizarteak aurrean dituen arazoak ez direla aldatu gogoraraziz, eta konfiantza PSE-EErengan jar dezatela eskatu die.

Era berean, “eboluzionatu ez duen eta bata bestearen ondoren datozkigun krisiak kudeatzeko konponbiderik gabe geratu den EAJ alderdiarekin kontent ez diren boto-emaileei” zuzendu da, eta baita “beren aukerak politika aurrerakoiak babestu ordez barne-gatazketan denbora galtzeko gehiago nola ematen duten ikusteaz asperturik” daudenei ere.

Salvador Illak PSE-EEk duen garrantzia aitortu du, “indarraren, nekaezintasunaren, eskuzabaltasunaren eta sozialismoaren lezioak baitizkie Espainiako eta Kataluniako sozialista guztiei”, haren esanetan. Euskadin den hauteskunde kanpainari buruz, berriz, esan du alderdi batzuk iskin egiten diotela proposamenak aurkezteari eta beti besteren kontrako hitzekin aritzen direla. “Kanpaina bat proposamenak azaltzeko da, Enekok egin izan duen bezala parte hartu izan duen eztabaida bakoitzean, jendeari kezkatzen dioten arazoez hitz eginez eta konponbideak proposatuz beren aditz gogokoenak blokeoa eta baliogabetzea dituzten beste batzuen aldean”.

Denis Itxasok, bere aldetik, zoriondu egin du Eneko Andueza, nazionalistek besterik nahi izan duten arren erakutsi izan duelako kanpaina hau ez dela biren arteko kontu bat eta Euskadi askoz herri pluralagoa eta ñabartuagoa dela, ez EAJk ez EH Bilduk ulertzen ez dutena, hain zuzen.

Itxasok azaldu du kanpainaren lehen astean EH Bilduk nahi zuela “guk txeke zuri bat sinatzea, proposamen zehatzik gabe, kliman, industrian, Osakidetzan, hezkuntzan eta Ertzaintzan”, eta bigarren astean, berriz, “funts gabeko txekeak hartzea” eskatu diela zuzen-zuzenean. “Funts etikorik eta moralik gabe terrorismoari emandako babesaz galdetzen zaienean ezkutatzen diren bitartean”.

Itxaso EAJri ere zuzendu zaio, zeinari Alderdi Sozialistari errespetua izateko eskatu baitio, “euskal sozialistak garen aldetik elkarrizketarako gure joera mespretxatuz gu gutxiesteari utzita”. “Gurekin elkar ulertzea nahi badute, onartu beharko dute eurak bezain euskaldunak garela”. Euren harrokeriak, Itxasoren iritziz, hauteskundeetan gainbehera ez ezik, Osakidetzaren, Ertzaintzaren edo Hezkuntzaren gainbeherara daramatza.