partekatu
Eneko Andueza: “Badakigu gobernatzen, errealitatea aldatzeko anbizioa dugulako eta erronkaz beteriko garai berri baterako prest gaudelako”
PSE-EEko idazkari nagusiak “norabide berri bat” aldarrikatu du Euskadirentzat XVI. Ramon Rubial Sariak ematerakoan, sozialistek bultzatua izango dena jendearen aberastasuna eta ongizatea handitzeko
Ramon Rubial Fundazioak aitortza egin die Adrian Barbon Asturiasko presidenteari eta Juan Luis Ibarra magistratuari, beste hainbat pertsona eta erakunderen artean
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bere alderdiak errealitatearen eraldaketarako eragile gisa betetzen duen betekizuna azpimarratu du, eta esan du prest dagoela herritarrek datozen urteetan aurre egin beharrean izango diren erronkei erantzunak emateko. Anduezak garai berri bat defendatu du, non politiken lehentasuna herritarren aberastasuna eta ongizatea areagotzea izango den. “Badakigu gobernatzen, errealitatea aldatzeko anbizioa dugulako eta erronkaz beteriko garai berri baterako prest gaudelako”, adierazi du.
Bilbon “Ideien indarra” izenburuarekin XVI. Ramon Rubial Sariak emateko egin den ekitaldian, eta, beste saritu batzuen artean, Adrian Barbon Asturiasko presidentea edo Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea ohia ondoan zituela, Anduezak jendeari benetan dagokien arazoak konpontzeaz arduratzen den “egiaren politikaren” eginkizuna aldarrikatu du.
“Pertsona onak ditugu, beren kemenarekin, beren ahaleginarekin, beren dedikazioarekin orain dugun honetaz gizarte hobeagoa, bidezkoagoa eta aukera gehiagokoa egiteko”, adierazi du.
Etorkizuneko erronka horiei “gogoz, gauzak aldatzeko nahiarekin eta guztiak kontuan izanez” heltzeko beharra ere azpimarratu du buruzagi sozialistak. Eta hori lortzeko, Euskal Sozialistek Euskadirentzat nahi duten “gidoi aldaketa” hori jarri du berme gisa, “norabidea aurkitzeko eta inoiz galdu behar ez genuen tokira itzultzeko” balio behar diguna, hezkuntzako, osasuneko, berdintasuneko edo enpleguko politikak hobetzeko barne. “Aukeren lurraldea izan nahi dugu enpresentzat, erreferentea I+G+b alorrean eta larrialdi klimatikoak eragindako ondorioak konpontzeko borrokan”, erantsi du.
Lehendakaritzarako hautagaiak esan du badakiela zer den Euskadi gobernatzea, eta bere alderdia dela aukera sendo eta bideragarri bat erakundeetan agintzeko. Anduezaren aburuz, azken urteek sozialistek erakunde guztietan egin izan duten lana bermatzen dute.
“Hor daude enpleguaren zifrak, langabezia %7,7raino jaistea lortu izan dugula esaten digutenak, edo Lanbideren erreforma edo DSBE. Hor daude etxebizitza politikak, gazteei zuzendutako programa eta laguntzekin, edo garraio publikoaren aldeko gure apustua. Hor dago kontsumitzaileak babesteko legea, lege berritzailea inondik ere, fenomeno eta errealitate berriei erantzuten diena”, gogorarazi du.
Eneko Anduezak Juan Luis Ibarrari eman dio Demokraziaren eta Askatasunaren Defentsa Saria. Anduezak esan du Juan Luis Ibarrak “eutsi” egin ziola Justizia Auzitegi Gorenaren buru zenean, “ez zen kikildu eta beti argi eta ozen hitz egin zuen, beldurrik gabe” ETAren mehatxuaren aurrean. “Orain ere jomugan dago. Jomugan dute, izariz mintzatu delako gure lurrean tabua den gai batez: euskara”, esan du.
Eta saritu guztiei aitortza egiteko hitzak izan ditu, bereziki Adrian Barbonentzat, Balio Sozialisten Defentsa Saria eman baitiote. “Zuk egiten duzuna egitea izango da nire helburua datorren urtean: nik ere izan nahi dut nire lurreko herritarren ordezkari gorena izatearen erantzukizuna, sozialistek Euskadi gobernatu nahi dugu, zure eta Asturiasko adiskide sozialisten ereduari jarraituz. Batez ere, gure balioei eta gure printzipioei jarraituz”, azpimarratu du.
Hauek izan dira hamaseigarren edizioaren beste sarituak: Acnur Euskadi, Elkartasunaren eta Lankidetzaren Saria; Ortzai Antzerki Sorkuntza eta Ikerketarako Arte Zentroa, Kulturaren Saria; Bera Bera Eskubaloi Taldea, Kirolaren Saria; Alfonso Santiago, Euskadi Munduan Sustatzearen Saria; Rosa Villacastin, Komunikazioaren Saria; eta, Donostiako Aquarium, Iraunkortasunaren eta Ingurumena Zaintzearen Saria.