Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herrialde gisa haztea, gizarte berdinzalea, bidezkoa, garatua eta modernoa izatea nahi badugu, euskal eskola publikoaren alde egin beharra dago”

PSE-EEri esker Hezkuntza Legeak eredu bakar bat egotea saihesten eta gurasoek hizkuntza libre aukeratzea bermatzen duela esan du lehendakarigaiak Gasteizen egindako ekitaldi batean

Aroa Jilete: “Sozialistek ikastetxe bakoitzera egokitutako hezkuntza-sistema hirueledun baten alde egiten jarraitzen dugu, ikasleen eskola-arrakasta bilatuz beti”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la cabeza de lista por Álava, Aroa Jilete, en el acto sobre educación celebrado en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskadik aukera berdintasuna bermatuko duen eta talentua detektatzen jakingo duen eskola publiko baten alde egin behar duela. Anduezarentzat, sozialisten lehentasun “irmo, ukaezin eta zalantzarik gabea” da gizarte moderno eta etorkizundun bat eratzen lagunduko duen hezkuntza-sistema bat.

“Sozialistek uste dugu herri bezala benetan hazi nahi badugu, gizarte berdinzale, ekitatibo, bidezko, garatu eta moderno bat benetan nahi badugu, etorkizuna duen gizarte bat gura badugu, ez dagoela euskal eskola publikoaren alde egitea ez den beste irteerarik. “Ikasle guztiek euren ikasketetan arrakasta izan ahal izateko eskubidea bermatuko duen apustu bat, edozein dela ere beren jatorria, sexua, gizarte egoera”, zehaztu du.

Aroa Jilete Arabako zerrendaburuarekin batera Gasteizen parte hartu duen ekitaldi politiko batean, buruzagi sozialistak esan du legegintzaldiaren azken txanpan onartutako Hezkuntza Legea abiapuntu bat besterik ez dela, ez dituela arazo guztiak konpontzen, eta bertan jasotzen diren neurri guztiak ezartzeko borondatea eskatu du, besteak beste, hezkuntzaren izaera publikoa indartzera zuzentzen direnak.

Anduezak gogoratu du PSE-EE “interes nazionalistei aurre egiteko babesle” bezala aritu izan zela lege hori izapidetu eta onartzean, eta, sozialistei esker, “lurralde osoan eredu bakar bat ez egotea eta gurasoek hizkuntza askatasunez aukeratu ahal izatea bermatzen duen lege bat” dela. “Euskal ikasleen emaitzen eta gaitasunen gainean egun dena baino ebaluazio zorrotzagoa eta exijenteagoa hartzen du, gainera, kontuan, horretarako dauden mekanismoen bidez.

Herri bezala benetan hazi nahi badugu, gizarte berdinzale, bidezko, garatu eta moderno bat izatea nahi badugu, ez dago gure seme-alabentzat etorkizunik onena bermatuko duen euskal eskola publikoaren alde egitea ez den beste irtenbiderik.  #ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE pic.twitter.com/TFSWLFrc4I

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 8, 2024

Jarraian, sozialisten programan jasotzen diren proposamen batzuk azaldu ditu, adibidez 2 urtetik aurrerako neska eta mutilen %100a eskolatzera bultzatzea, emaitza onenak lortzen dituzten ikasleentzako errendimendu akademiko handiko programa bat ezartzea, ikastetxe publiko bakoitzeko irakasleen jarraitasun-tasa %90eraino helduz hobetzea, hezkuntza-proiektuen jarraitasuna bermatzearren, edo behar handien dituzten ikastetxeak giza baliabideez zein baliabide materialez hornitzea, eta baita atzerritar jatorriko ikasleen artean dagoeneko ematen den gehiegizko kontzentrazioari konponbidea jartzeko neurriak ere.

Horiez gain, beste proposamen batzuk ere jasotzen ditu, hala nola: ikastetxeak modernizatzeko plana, ikasketetarako beketako eta laguntzetako inbertsioa handitzea, irakasleen hasierako prestakuntzari eta prestakuntza iraunkorrari garrantzi handiago ematea, Lanbide Heziketako zentroak indartzea, edo familien ekarpenak eta kuotak eraginkorki ezabatzea.

Euskara, gaztelania eta ingelesa 

Patxi Lopezen Gobernuan sozialistek hezkuntzaren esparruan proposamen hirueledun anbiziotsu bat eta sistema moderno eta integratzaile bat proposatuz egin izan zuten lana gogoratu du Aroa Jiletek, Arabako zerrendaburuak. “Ama naizen aldetik, hizkuntzak ezagutzeak kezkatzen nau. Nahiko nuke nire alabak euskaraz behar bezala adierazten jakitea, eta baita gaztelaniaz eta ingelesez ere. Horregatik, sozialistek ikastetxe bakoitzera egokitutako hezkuntza-sistema hirueledun baten alde egiten jarraitzen dugu, ikasleen eskola-arrakasta bilatuz beti”.

Jileteren aburuz, hezkuntzaren esparruan asko geratzen da egiteko, eta emaitza akademikoak hobetzeko plan bat azpimarratu du, nazioarteko ebaluazioen emaitzek erakusten dutelako pixkanaka okertzen ari dela matematika edo zientziak bezalako ikasgaietan den ezagutza. 

Eta sare sozialen erabilerarekin zabaltzen ari den bullying-a eskoletan heldu behar zaion beste erronka bat dela esan du. “Ikastetxeetako zuzendaritzen lidergo pedagogikoa indartzeko konpromisoa hartzen dugu, bullyingaren kontrako borrokara edo gailu elektronikoak kontrolatzera zuzentzeko aukera izan dezaten. Horrez gainera, eskolako jantokietan sistema berri batzuen inplementazioa bultzatuko dugu, nutrizio eta elikadura-ongizatearen maila estandarra igotzeko eta eskolako jantokien betekizun pedagogikoa indartzeko”, azaldu du.