Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek sinatutako akordio guztiek gauza bat dute komunean: politikak lurra ukitzera eramaten dituzte, politikak herritarren aldeko lanera zuzentzea lortzen dute, hori da herria egiteko modu bakarra”

PSE-EEk Estatutuak betetzen duen rola eta Euskal Sozialismoak azken hamarkadetako aurrerapenaren mesedetan egin dituen ekarpenak azpimarratu ditu “45 urte autogobernuan. 45 urte herrigintzan. Herria egiten duena” lemapean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el acto por el 45º aniversario del Estatuto de Gernika junto a diferentes cargos institucionales socialistas | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadin politika gizartearen benetako kezketara zuzendutako konponbideekin lotzeko Euskal Sozialismoak betetzen duen rola aldarrikatu du. Anduezaren esanetan, egiteko era horrek herrialde kohesionatuago bat eraikitzeko balio izan du, politika baliagarri eta eraldatzaile baten bidez. Hori adierazi du “45 urte autogobernuan. 45 urte herrigintzan. Herria egiten duena” lemarekin 1979an erreferendum bidez Gernikako Estatutua onartu zela ospatzeko egin den ekitaldi batean.

“Iragan ekainean sinatu genuen egonkortasunarekin eta autogobernuarekin dugun gure azken konpromisoa, Gobernu Akordio bat sinatu genuenean. Akordio horrek, historian zehar sinatu izan ditugun beste guztiek bezala, gauza bat du komunean: politikak lurra ukitzera eramaten dituzte, politikak herritarren aldeko lanera zuzentzea lortzen dute, hau da, euskal herritarren alde lan egitera. Hori da herria egiteko modu bakarra. Herria egiteko benetako modua”, adierazi du.

Donostiako Miramar jauregian egin den aipatu ekitaldian, PSE-EEren kargu organiko eta instituzionalen ordezkaritza bat bertan zela, Andueza harro azaldu da sozialistek egindako lana eta Estatutuaren alde egindako aldeztea gogoratzean. “Horregatik, gaurkoa ospatzeko eguna da, baina hori posible egin zutenen, garatu izan dutenen, defendatu izan dutenen lana aldarrikatzeko eguna ere bada. Eta sozialistak beti egon izan gara hor. Gaur, harro esan dezakegu gu garela Estatutuari huts egin izan ez diogun bakarrak. Gaur, harrotasunez esan dezakegu gu garela konkista historiko handi horren protagonistak”, adierazi du, Txiki Benegasek Gorte Nagusien aurrean esandako hitzak gogora ekarriz. 

Sozialistak gara euskal herritarrek bizi izan dituzten aurrerapen guztien protagonistak.

Transferitu izan diren eskumenen gehiengo handi-handi bat gobernu sozialistek sinatutakoa da.

Horrek guztiorrek eraldaketa bat eragin du, Euskadin posible egin duena… pic.twitter.com/IZSsjeTrCm

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 23, 2024

Autogobernuaren defentsan Euskal Sozialismoak jokatu izan duen egiteko nagusia azpimarratu du buruzagi sozialistak: “Bizi izan ditugun aurrerapen guztien, transferitu izan diren eskumen gehiengo handi-handi baten protagonistak gara, gobernu sozialistek sinatu izan dituzte horiek; une honetaraino ekarri izan gaituen historia baten, aldaketa baten, modernizazio baten, eraldaketa baten protagonista aktiboak gara. Finean, horren bidez lortu izan da gaur ezagutzen dugun Euskadi. XXI. mendeko Euskadi bat, aurrean etorkizun oso bat duena eraikitzeko”.

Anduezak egonkortasuna, sozialistek euskal herritarrekin duten “konpromisoaren sinonimoa”, kontrajarri die independentisten nahiei. “Egonkortasuna egon izan denean bakarrik egin izan dugu aurrera. Batzuek gu beren identitate-abenturetan sarrarazten ahalegindu izan direnean gertatu den guztiz kontrakoa”, adierazi du. “Estatutuarentzako benetako mehatxuak hor jarraitzen du, identitatearekiko obsesio etengabe horretan jarraitzen du, euskal herritarren artean gero eta jarraitzaile gutxiago dituen bidaia bat abiarazteko egiten dituzten etengabeko dei horietan”.

“Batzuk ‘Nazioa Gara’ren aldarrikapen etengabeak bakarrik mugiarazten ditu, estatus berri horretarako, nazio foral horretarako, kontzertu politiko horretarako deiak, apaingarri dialektikoak besterik ez direnak fokua benetan hitz egin eta nahi dutenetik aldentzeko: independentzia”, ohartarazi du.

Euskal herritarrei kezkatzen dieten kontuetako batzuk aletu ditu Anduezak: “Herri bat jendearen beharrei erantzuten dien osasungintza batek eraikitzen du; balioetan eta ez banderetan hezten duen hezkuntza-sistema batek; enplegu egonkor, duin, kalitateko eta eskubidedun batek; gure gazteei jaio ziren lurrean euren bizi-proiektua garatzeko aukera emango dieten etxebizitza-politika batzuek; Euskadira etorkizun hobe baten bila etortzen diren pertsona guztien giza kapitala eta aberastasuna aprobetxatuko duten inklusio-politikek; herrialdea hobeto egituratuko duen mugikortasun iraunkor batek; gure erronka demografikoari erantzungo dion zainketa-eredu batek; abangoardian jarriko gaituen industria eta produkzio-ehun batek”.