partekatu
Eneko Andueza: “Europa zeharkatzen duen olatu erreakzionario horren aurrean, pertsonen bizitza hobetzen duten neurri aurrerakoiak defendatuko ditugu”
Diskurtso populisten eta eskuinaren eta eskuin muturraren arteko aliantzaren aurrean “erresistentzia egiteko eta irabazteko prest dagoen gehiengo sozial bat” dagoela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak XIX. Ramon Rubial Sariak ematean
Ramon Rubial Fundazioak aitortza egin die UGT eta CCOO sindikatuei, Iratxe Garcia europar taldeko presidenteari eta Almudena Ariza kazetariari, beste pertsona eta elkarte batzuen artean
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du jendearen bizitza hobetzera zuzendutako politika aurrerakoiak direla eustormarik onena noraez populisten aurrean. Anduezaren esanetan, euskal sozialismoa bide horretan sakontzen joango da herritarren eskubide eta askatasunak ez daitezen inolaz ere murriztuak izan. “Europa zeharkatzen duen olatu erreakzionario horren aurrean, pertsonen bizitza hobetzen duten neurri aurrerakoiak defendatuko ditugu”, adierazi du.
XIX. Ramon Rubial Sarien edizioko sari ematea Donostian egin izan da “Valores con voz propia. Berezko argia duten balioak” lemarekin. Sarituen artean dira UGT eta CCOO sindikatuak, eta Pepe Alvarez eta Unai Sordo bietako idazkari nagusiek ordezkaturik egon izan dira. Sindikatuek Demokraziaren eta Askatasunaren Defentsa saria jaso dute. Horren haritik, Eneko Anduezak poza adierazi du jende asko dagoelako “erresistentzia egin eta irabazteko prest” demokrazia eskuin muturraren erasoetatik babesteko.
“Ni ez naiz nekatuko. Ramon Rubial Fundazioa ere ez. Euskal sozialismoa, nire alderdia, ezta ere. Pertsonen bizitza hobetzeko eta justizia sozialaren alde borrokatzeko aurrerabideak betetzen duen egitekoa aldarrikatzeko unea da”, adierazi du. Anduezak sindikatuen eginkizun “aparta” azpimarratu du balio demokratikoen eraikuntza horretan. “Espainiako klase-sindikalismoaren indarra pozgarria zaigu progresismoan militatzen dugunontzat”, adierazi du.
#Europa zeharkatzen duen olatu erreakzionario horren aurrean, pertsonen bizitza hobetzen duten neurri aurrerakoiak defendatuko ditugu.
Gainean dugun populismoari erresistentzia egiten eta irabazteko gehiengo sozial bat dago.
Ez dugu amore emango… pic.twitter.com/7vGYmx5xgc
— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 28, 2026
Buruzagi sozialistak, halaber, bi sindikatu horiek Elkarrizketa Soziala garatzeko orduan egin izan duten lana azpimarratu. Anduezak esan du eragile ezberdinen arteko akordioari eta lankidetzari esker jarri izan direla martxan Erakunde Parte-hartzerako Euskal Legea, Langile Heziketako Eredu Propioa edo lan-merkatuko Migrazioei buruzko lan-taldearen sorrera bezalako neurriak.
PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, aitortza egin dio Iratxe Garcia Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Taldeko presidentearen “borrokako ibilbideari” ere, “eskubideen eta askatasunen Europaren etorkizuna jokoan den tokietan”. Eneko Anduezak eurodiputatuaren lana goraipatu du, zeinak Balio Sozialisten Defentsako Ramon Rubial Sariari eman baitiote Europako erakundeak herritarrengana hurbiltzeagatik. Eta “Europako instantzietan egunero zer jorratzen den ezagutzera emateak” duen garrantzia azpimarratu du.
Hauek izan dira hemeretzigarren edizio honetako beste sarituak: Larrialdietako Unitate Militarra-UME, Elkartasunaren eta Lankidetzako Saria; Almudena Ariza kazetaria, Komunikazioaren Saria; Ezezagunok, Kulturaren Saria; Cidetec, Enpresaren Saria; Magialdia-Magiaren Nazioarteko Jaialdia, Euskadi Munduan Sustatzearen Saria; Nautica Portugalete Kirol Taldea, Kirolaren Saria; eta Lurgaia Fundazioa, Iraunkortasunaren eta Ingurumena Zaintzearen Saria.