Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Alderdi Popularreren ustelkeriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0165]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Alderdi Popularreren ustelkeriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11\11\02\01\0165]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten du legez kontrako abantaila lortzeko botere publikoaren erabilera txarra dakarren edozein jokamolde ustel, eta baita hori justifikatzeko, ezkutatzeko edo babesteko helburua duen edozein jokaera. Halaber, Eusko Legebiltzarrak zuzentasun etikoarekiko eta gardentasunarekiko bere konpromisoa nabarmentzen du sektore publikoaren eta eragile politikoen jarduera propioetan. 
  1. Eusko Legebiltzarrak salatu egiten du ustelkeriarekin zerikusia duten delituengatiko auzi judizialetan, justiziaren ekimena oztopatze asmoz, Justizia Ministerioak behin eta berriz eskua sartu izana. Era berean, Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten du justiziaren erabilera alderdikoia, eta Gorte Nagusiei eskatzen die arau-aldaketa bat onar dezatela, Botere Judizialaren eta Ministerio Fiskalaren erabateko independentzia bermatuko duena. 

3 . Eusko Legebiltzarrak babestu egiten du Diputatuen Kongresuak iragan 2017ko maiatzaren 17ko akordioa. Akordio horrek, batetik, Justizia Ministroa gaitzesten du, eta bestetik, gaitzetsi egiten ditu bai Estatuko Fiskaltza Orokorraren jokabidea –espainiar Gobernuari eskatuz kargutik kentzea bere funtzioak behin eta berriz larriki ez betetzeagatik-, bai Ustelkeriaren eta Antolatutako Kriminalitatearen kontrako Fiskaltza Bereziko Fiskal buruarena –espainiar Gobernuari mugiaraztea eskatzen-.  

  1. Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du espainiar Gobernuko Presidenteak ezagutzen dituen ekintza eta gertakari guztien berri ematea, Alderdi Popularraren balizko finantzazio ilegalari buruzko batzordearen eremuarekin zerikusia dutenak.