partekatu
• ZUZENKETAK
Bezero-ustelkeriako auziei buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak edozein ustelkeria forma baztertzen du, zilegi ez den abantaila ilegal bat lortzeko botere publikoaren erabilera desegokia dakarrena, bai eta jokabide horiek justifikatzeko, ezkutatzeko edo babesteko edozein jarrera ere.
- Eusko Legebiltzarrak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko, ahalik eta azkarren onar dadin jardun publikoaren gardentasuna indartzen duen lege bat, herritar denen informaziorako eskubidea bermatzeko eta gobernu ireki baten alde egiteko, kargu publiko baten jokabide desegoki guztiei aurka egite aldera.
- Eusko Legebiltzarrak eskumena duten erakunde denei iradokitzen die justiziarekin elkarlanean jarraitzeko eta hari laguntzeko, botere publikoaren erabilera desegoki posibleak ahalik eta azkarren salatze, ikertze eta epaitze aldera.