Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal administrazioetan gardentasuna izateko eta ustelkeriari zein "ate birakarien" fenomenoari aurre hartzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0031]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal administrazioetan gardentasuna izateko eta ustelkeriari zein "ate birakarien" fenomenoari aurre hartzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0031]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren bidal dezala Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen Gobernu onaren Lege Proiektua, Gardentasunaren Euskal Agentzia eta Lobbien Erregistroa arautuko duena.

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indartu ditzala ekainaren 26ko 1/2014 Legeak eta azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak interesen Erregistro Zerbitzuari ematen dizkien funtzioak, euskal Administrazio Publikoko kargo publikoko langileen betebeharren betetze-kontroleko eta gordetzeko lanari dagokionez.

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala neurriak hartzen, gardentasuna sustatzen dutenak baliabide publikoen erabilera desegokiari lotutako portaerak ekiditeko eta zigortzeko tresna gisa.