Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PPk Mileiren koalizioari Europako gobernuan sartzen uzteko dagoen arriskuaz ohartarazi die Idoia Mendiak UGTko ordezkari sindikalei

Teknologia berrien inpaktuaren aurrean lan-eskubideak eta enplegua hobetzea bermatuko duen araudi baten alde azaldu da

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, durante el encuentro mantenido con delegados sindicales de UGT Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako euskal hautagai sozialistak, Idoia Mendiak, PPk “Mileiren koalizioari” Europako gobernuan sartzen uzteko eta “langileen eskubideak suntsituko” erabakiak hartzeko dagoen arriskuaz ohartarazi du gaur goizean. “Haren gorrotozko diskurtsoaren aurrean, sozialistek konponbideak eskaintzen ditugu Europar Batasuna osoarentzako lan-baldintza duinak eta teknologia berrien inpaktuaren aurrean (bereziki, Adimen Artifizialarenak) erabaki estrategikoak hartzeko langileek aukera gehiago izan ditzaten bermatzeko.

Euskadiko UGTko ordezkari sindikalekin gaur goizean egin duen bilera batean, Madrilen asteburu honetan egin izan den gailur ultraeskuindarra aipatu du Mendiak, “gure gizartearen duintasunari egindako eraso toleraezin batekin eta argentinarren herri anaikide batekin krisi diplomatiko larria eraginez amaitu dena, PPk bere bazkideen aurrean eta espainiar gizartearen kontra erakutsitako isiltasun jasanezinak lagundurik”. “Eta larritasun horrek guztiak askoz diskurtso sakonago bat du atzean, eta edozein langile adi egon behar litzateke horri, beren eskubideentzako mehatxua ezkutatzen duelako. Bere eredua motozerra dela zabaltzen dute inolako lotsarik gabe lau haizetara, eta badakite soilik PPk alfonbra gorria jartzen badie egin dezaketela hori”, ohartarazi du.

Horren aldean, sozialistak, “eskuin muturrak horrenbeste mespretxatzen dituztenak”, mahai gainean konponbideak jartzen ari direla esan du, “lurraldea konkistatutako eskubide horiekin blindatzeko eta Europak aurrean dituen erronka guztiei segurtasuna eskaintzea ahalbidetzeko”. Idoia Mendiak gogoratu du Antonio Costa buruan zela 2021ean Porton egin zen Gailur Soziala mugarria izan zela Eskubide Sozialen Europako Zutabea bide-orri amankomun batean bihurtzeko, dimentsio soziala nabarmenduz, Covid-19aren krisiari eta bi gerrari Europak emandako erantzunak erakutsi duenez. Azken agintaldi honetan, berriz, gutxieneko soldatei buruzko Zuzentarau bat onartu izan da, batez besteko errentaren %60a ezartzen duena, Pedro Sanchezek dagoeneko egiten duen bezala, plataformetako langileen baldintzak hobetuz horrela edo emakumeen soldata-arrakalaren kontra borrokatuz gardentasunaren Zuzentarauarekin, esaterako.

Adimen Artifizialaren aurrean, eskubideak babestuta

“Gure helburuetatik urrun gaude oraindik, Batasun osoan erabateko enplegua egotea nahi dugu. Baina Garapen Iraunkorraren eta Gizarte Aurrerapenaren Itun bat ere nahi dugu, helburu sozialak zein ingurumenekoak derrigorrezko bihurtuko dituenak, lan-ingurune seguruekin, deskonexiorako eskubidearekin, langileek lanean gehiago parte hartuz, Europako Lan Agintaritza indartuz, gutxieneko errentekin edo azpikontratatzeko kateei muga jarriz”, adierazi du buruzagi sozialistak.

Sindikatuekin partekatu izan dituen gogoetei garapen teknologikoak, batik bat, Adimen Artifizialak epe laburrera nahiz ertainera begira enpleguaren esparruan ekarriko duen inpaktua gaineratu dio. “Europak berehala gauzatu beharreko erronka da garai honetan konkistatutako lan-eskubideak bermatzea, algoritmoak enplegurako sarbidean diskriminaziorako tresnak izan ez daitezen saiatzea eta arrisku psikosozialen prebentzioari errotik heltzea”, azaldu du.

Ildo horretan, Europako enpresa batzordeari buruzko Zuzentaraua berrikusi beharra dagoela esan du, bai trantsizio digitalari buruzkoan, bai energetikoari edo ingurumenekoari buruzkoan, eta baita langileen informazioari, kontsultari eta parte-hartzeari buruzko beste Zuzentarau bat ere, berregituraketak, eraldaketa digitala edo klimaren aldaketaren inpaktua bezalako aldaketa esanguratsuei aurre hartzeko asmoz.

Idoia Mendiak, era berean, barne merkatuan dunping sozialari eta lan-esplotazioari amaiera emango dion bidezko mugikortasun bat defendatu du, Europako Lan Agintaritza indartuz, aldi baterako laneko enpresen lanari buruzko Zuzentaraua eguneratuz eta azpikontratazioko kateak mugatuz, erantzukizunerako arau argi batzuk bermatuta.