Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Sozialisten erantzukizuna izango da politika guztiek orientazio aurrerakoia izatea, izan Gobernuan izan oposizioan”

. PSE-EEren idazkari nagusiak uste du "emaitza ona” izan dela lortu diren hamar eserlekuak, “izandako abstentzio handiaren arren”, eta poza adierazi du "dagokion lekua, ezker ez-nazionalistaren lidergoa” berreskuratzeagatik

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, hauteskunde autonomikoei buruz egindako balorazioan –Euskal Sozialistak 10 eserleku lortu ditu–, esan du “euskaldunei ez diela huts egingo”. “Gure eserlekuak bidezko irteera bat eraikitzeko, erakundetan lankidetzan aritzeko, Euskadi berreraikitzen inplikatzeko eta bizikidetza egonkortzeko izango dira. Sozialisten erantzukizuna izango da politika guztiek orientazio aurrerakoia izatea, izan Gobernuan izan oposizioan”, adierazi du.

“Hauteskunde hauen irabazle garbia” EAJ izan dela aitortu ondoren –zuzenean zoriondu ditu Andoni Ortuzar alderdiko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakarigaia–, orain haien unea dela eta ekimena hartu behar dutela gogoratu die, "ahalik azkarren jar daitezen abian Legebiltzar berria eta Eusko Jaurlaritza berria”. “Herritarrek ziurtasunak eskatzen dituzte eta Euskal Sozialistok emandako hitza beteko dugu: konponbideak eskaini eta guztiekin akordioak bilatuko ditugu. EAJk badaki hori, baina alderdi horrek askatasuna du bidea erabakitzeko”, erantsi du.

Idoiaren ustez, hauteskunde hauetan sozialistok “dagokigun lekua berreskuratu dugu: euskal ezker ez-nazionalistaren lidergoa”. “Bide zaila izan da, garrantzirik ez genuela izango ere iragartzen zuten zenbaitek, baina erakutsi dugu ezkerra baliagarria dela guztien interesaren zerbitzura denean, eta horixe egiten jarraituko dugu", gaineratu du.

Azkenik, esan du Euskadiko Batzorde Exekutiboak emaitzen eta martxan jarriko den legegintzaldiaren azterketa sakona egingo duela astelehenean.