Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak badaki elkar ulertzen, hitz egiten eta hitzartzen; gure aldemenetakoak ez dira arerioak, aliatuak dira"

• Lehendakaritzarako PSE-EEren hautagaiak ekitaldi bat burutu du Nafarroako eta Errioxako presidenteekin batera, eta esan du hirurak “aurrerabiderako begirada bat, elkarlanezkoa, muga eta banderen gainetik egongo dena" partekatzen dutela

1. argazkia
Idoia Mendia, entre María Chivite y Concha Andreu, en Vitoria. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Euskal Sozialistek elkarrizketarako eta akordiorako duten gaitasuna azpimarratu du gaur Gasteizen. “Aurrerabideko begirada bat eskaintzen dugu, elkarlanezkoa, muga eta banderen gainetik egongo dena; guk badakigu elkar ulertzen, hitz egiten eta hitzartzen, aliatu bezala ikusten ditugu gure aldemenekoak, ez arerio bezala, eta hori soilik sozialistok eskaini ahal dugu”, esan du. “Nik, izan ere, partekatu egin nahi ditut konponbideak, aldemenean daudenekin ere partekatu nahi ditut, aldemeneko erkidegoekin”, zehaztu du.

Elkar ulertzen garela, elkarren artean hitzartzen eta akordioak egiten ditugula bermatzen duten boto-paperentzat eskatzen dut botoa. 

Ezker serio eta arduratsuarentzat, nazionalismoetan endredatzen ez den eta gobernatzen dakien ezkerrarentzat eskatzen dut botoa.

PSE-EErentzat eskatzen dut botoa.#Idoialehendakari pic.twitter.com/LCdSTcC1HR

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 27, 2020

Idoia Mendiak ekitaldi publiko bat burutu dut María Chivite eta Concha Andreu Nafarroa eta Errioxako presidenteekin batera. Topaketa horretan, azpimarratu du hirurak direla, dagozkien lurralde-eremuetan, “ezker serio eta arduratsuaren, nazionalismoetan endredatzen ez den eta gobernatzen dakien, inor atzean utzi gabe arazoak konpontzen dakien ezkerraren” ordezkariak.

Bai Chivite bai Andreu Nafarroako eta Errioxako presidentetzak, hurrenez hurren, lortzeko aurre egin beharrean izan ziren zailtasunak ekarri ditu gogora, bi erkidegoen "norabide politikoa errotik aldatzeko”. “Baina aurrera egitea lortu zuten, nahigabetuen nahigaberako, eta nahigabetuak ziren Nafarroa XIX. mendeari eta Errioxa inertziari ainguraturik mantendu nahi zutenak”, erantsi du. “Eta hemen gaude hiru emakumeok, pronostiko guztien kontra zailtasun guztiei aurre egiten eta aurrerabide eta pluraltasun ideia berberarekin, gure erkidegoak aurrera ateratzen”, adierazi du.

Uztailaren 12ko hauteskundeei buruz eta hortik aurrera izango den legegintzaldiari buruz, Idoiak “aurrerabiderako begira bat, elkarlanezkoa” eskaintzearen alde egin du “mugen eta banderen gainetik”, eta esan du hori soilik sozialistek eskaini ahal dutela.

Concha Andreuk, bere aldetik, esan du gure herritarren bizitza hobetzea zuela helburu Errioxako Presidentetza lortu zuenean. Eta esan du Idoiaren helburua berbera dela, “irabaztea pertsonen bizitza hobetzeko. Eta sozialistok beste era batera egiten dugu, beste batzuen modu inposatzaileak elkarrizketarekin eta akordioarekin ordeztuta. Gauzak, izan ere, beste era batera egin daitezke, elkarrizketaren eta publikoa dena indartzearen alde gaudelako”.

Hiru erkidegoetako ekintza politikoaren buruan hiru emakumeri deitu izana azpimarratu du Maria Chivitek. “Ikusgarritasuna ematen zaio horrekin lidergo femeninoari, eta ez da huskeria, plus bat da, ikusgarri egin behar duguna”. Une honetan herritarrek “konponbideak eta akordioak” eskatzen dituztela esan du. “Eta inportantea da erabakitzea zein diren konponbide horiek, zeren eta begirada atzera botaz gero ikusten dugu zer egin zuten PPko gobernuek, oso bestelakoa baita Pedro Sánchezen Gobernuak eta gobernu sozialistek egiten ari direna, publikoaren lidergoaren alde ari baikara”, esan du.