Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Diputazio Iraunkorra

Idoia Mendia: “Lehendakari jauna, poztu egiten gara ateak ireki dizkiozulako alderdi politikoei entzuteari, horixe ari ginen eta proposatzen"

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, poza adierazi du Urkullu lehendakariak alderdi politikoei deituko diela iragarri ondoren, COVID-19aren krisiari heltzeko. “Lehendakari jauna, poztu egiten gara ateak ireki dizkiozulako alderdi politikoei entzuteari, horixe ari ginen eta proposatzen", adierazi du Eusko Legebiltzarreko oholtzatik, Diputazio Iraunkorrak burutu duen saioan.

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en la sesión celebrada por la Diputación Permanente del Parlamento Vasco. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak organo horren aurreko bileran alderdi guztien aldetik hauteman zuen “proposamenezko eta lankidetzazko tonua” gogoratu du. “Gure bide-orria, duela sei urtetik, ahal den adostasun gehienen alde konplexurik gabe apustu egitea da, gehiengo aritmetikoez harago, herritarrentzat baliagarriak diren gauzetan. Eta, egun inoiz baino gehiago, herritarrek eraginkortasuna eskatzen digute erantzunak ematerakoan”, esan du.

“Gure bide-orria, duela sei urtetik, ahal den adostasun gehienen alde konplexurik gabe apustu egitea da, gehiengo aritmetikoez harago, herritarrentzat baliagarriak diren gauzetan. Eta, egun inoiz baino gehiago, herritarrek eraginkortasuna eskatzen digute erantzunak ematerakoan.  #OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu @PSOE pic.twitter.com/kQxwVdEcD6

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 24, 2020

 

Buruzagi sozialistak gogorarazi du akordiorako deia egin izan duela legegintzaldi osoan, “baita ospitaleko ohetik ere”, eta Pedro Sánchezek, Gobernuko presidenteak, halaber, erakunde guztietan akordioak lortzera egin duela dei, bereziki autonomia erkidegoetan, baina baita udaletan eta lurraldetan ere. “Ezinbestekoa da bilatzen dugun lankidetza-giro hori erabakigune guztietara zabaltzea”, esan du.

Hauteskunde autonomikoak "lehendakariak irizten duenean segurtasuneko eta parte-hartze politikorako berme guztiak ematen direla” burutu behar direla adierazi ondoren, Idoia Mendiak ohartarazi du adostu egin beharko direla txoke-planak osatuko dituzten neurriak, hots, erakunde guztietan Aurrekontuek agintzen dutena, eskura ditugun baliabideak ezagutzeko eta lehentasunak finkatzeko, “inor atzean ez uzteko” asmoz.

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Euskadik Espainiaren beharra duela krisiaren ondoriozko egoera ekonomikoa gainditzeko, “hark eskaintzen dizkigun baliabideen beharra dugu, baita Europar Batasunean erabakitzen direnena ere, eta haren suspertzeko premia dugu, ekonomia ondo joan dakion”. “Geure industriak behar du hori, ekoizten duen herena hantxe saltzen duelako, eta geure merkatariek, geure ostalariek eta turismo sektoreak behar dute hori, sektore horretatik bizi diren 200.000 euskaldun baino gehiagok behar dute, hurrengo hilabeteetan hona bisitan etor daitezela behar baitute”, azaldu du, eta “erronka honi elkarren artean heltzeko lankidetzarik handiena" eskaini du, "oposizioko taldeekin konfiantzak bilatzeko eta erakunde guztietan helburuak partekatzeko". 

Idoia Mendia poztu egin da, orobat, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak zorpetzeari buruz emandako azalpenekin. “Poztu egin nau sailburuari entzutean Aurrekontuen orrazketa, lehentasunak berrezartzea, gainezarpena saihestearren erakundeen arteko koordinazioa eta zorpetzea lantzen ari direla. Poztu egin nau hori entzuteak, ikusiz noalako alde batera uzten direla behinolako tabuak, horixe delako duela hamar urte egin genuena Eusko Jaurlaritzatik beste krisi baten aurrean ginenean. Eta, hemerotekan jasorik da esan ziguten guztia. Gure eginbeharrekoak bete ditugu legegintzaldi honetan, lasaitasun politikoa eskaini dugu hazkunde ekonomikoa gauzatu zedin eta gure zerbitzu publikoak indartzeko, eta egoera honi aurre egin ahal izatea ahalbidetzen digu, orain, horrek”, adierazi du.