Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Europa aldarrikatu du demokraziaren eta kohesio sozialaren balioak suntsitu nahi dituztenei erantzuteko

Europaren Egunaren ospakizunean hartu du parte Teresa Ribera buru den espainiar hautagaitza sozialistak egindako ekitaldi batean

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto la cabeza de lista del PSOE para esos comicios, Teresa Ribera, y la número 2, Iratxe García | Foto: PSOE

Datozen Europako hauteskundeetarako euskal hautagai sozialistak, Idoia Mendiak, bakea eta demokrazia mehatxatzen dituzten arriskuei erantzunez sortutako Europak ordezkatzen duen zibilizazio-proiektua aldarrikatu du, arrisku horiek berriz ere begibistan direlako europar eskuinak, Espainian PPk ordezkatzen duenak, eskuin muturrari ateak zabaltzeko hartutako erabakiaren ondoren.

PSOEk Teresa Ribera zerrendaburuaren eta Iratxe Garcia bigarren zerrendaburuaren artean solasaldi bat eginez antolatu duen Europaren Egunaren ospakizunean hartu du parte Idoia Mendiak, eta balio demokratikoak eta Batasunaren erronka handiei justizia sozialetik erantzuteko beharra aldarrikatu ditu.

?? Europako hauteskundeetako euskal hautagai sozialistak, @IdoiaMendia-k, Europa aldarrikatu du demokraziaren eta kohesio sozialaren balioak suntsitu nahi dituztenei erantzuteko.#EuropaAvanzahttps://t.co/ZJwvMGunmZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) May 9, 2024

Euskal hautagai sozialistak gogoratu duenez, balio horiek mehatxupean daude eskuin tradizionalak “behin betiko ireki dizkiolako ateak eskuin muturrari eta aitzakiak besterik ez dituelako bilatzen Europako korronte politiko nagusiek demokraziaren defentsan zabaldutako adierazpena ez sinatzearren”.

Idoia Mendiak “botoa emanez eskubideak, askatasunak, aurrerabidea eta historia globalean arrakasta handiena izan duen proiektu politikoa hamarkada hauetan eraikitzeko aukera eman digun kohesio soziala blindatzeko” beharra azpimarratu du, “pluraltasuna eta aniztasuna integratzeko gauza den bakarra” delako. “Gure helburua da Europa demokratiko eta sozialean urratsak emanez jarraitzea, horrek eskaintzen duelako berme gehien aurrez aurre ditugun erronka handiei heltzeko”, adierazi du.