partekatu
12:30
MAÑUETA
Idoia Mendia eta Cristina González Mañuetan izango dira
Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Idoia Mendia, eta Arabako PSE-EEren idazkari nagusia eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatua, Cristina González, martxoaren 13ko, astearteko, 12:30ean Arabako Errioxako Mañueta herrian izango dira. Haiekin batera udaleko bozeramaile sozialista, Blanca Casado, eta Arabako eta Euskadiko gobernuetako beste arduradun batzuk izango dira. Lan-jardunaldi horretan aztertuko dituzte, besteak beste, inguruko ekonomia, mahastizaintzako eta ardogintzako jarduera, turismoaren sektorearen garapena eta azpiegiturak.
Estaldura informatiboa:
MARTXOAK 13, ASTEARTEA
- 12:30ean: Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, komunikabideei erantzungo die bisitaren hasieran.
Udaletxeko plaza. Mañueta. Araba