partekatu
12:00
LA CRUZ KALEA. MOREDA ARABA.
Idoia Mendiak eta Cristina Gonzálezek Arabako Errioxako Moreda Araba herria bisitatuko dute
Euskal Sozialiston idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, eta Arabako PSE-EEren idazkari nagusi nahiz Enplegua, Merkataritza eta Turismoko foru-diputatuak, Cristina Gonzálezek, Moreda Araba bisitatuko dute gaur, azaroak 6 (astelehena), 12:00etatik aurrera. Topaketan Miriam Garrido alkatea ere izango da, eta ordezkaritza sozialistak aurreikusi duenez, Arabako Errioxako herriak izan dituen hirigintza-hobekuntzak ezagutuko dituzte. Horrez gain, erretirodunen zentroa eta balio anitzeko udal-lokalak hartzen dituzten eskola zaharretako instalazioak bisitatuko dituzte.
Estaldura informatiboa:
AZAROAK 6, ASTELEHENA
- 12:00: Idoia Mendiak komunikabideei erantzungo die Moreda Arabako bisita hasi baino lehen.
Udaletxearen aurrean. La Cruz kalea. Moreda Araba.