• BERRIA
Berriak
partekatu
Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea, FEMPren gobernu-organoetan
Maider Etxebarria izango da PSOEren hautagaitzaren burua Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren Gobernu Batzorderako, Ines Rey Coruñako alkatea Presidentetzarako hautagaia izango da eta Sara Hernandez Getafeko alkatea, berriz, Lurralde Kontseilurako izango da
Begoña Gil: “Eskua luzatuta izateko jarreran eta interes komunaren bilaketan oinarritzen da gure bidea, gure herri eta hiriak egunero eraldatuz hobeagoak, bidezkoagoak eta bizigarriagoak izan daitezen, PPk eta Voxek egiten duten kontrakoa, hain zuzen”
Gasteizko alkatea, Maider Etxebarria, eta Portugaleteko alkatea, Mikel Torres, hurrenez hurren, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) Gobernu Batzordean eta Lurralde Kontseiluan izango dira arratsalde honetan. Erakunde horrek, izan ere, bere XIII. Bilkura egingo du irailaren 23ko larunbat honetan IFEMAren Kongresuen Udal Jauregian, Madrilen. Lau urtean behin egiten den hitzordu horretan, Espainiako tokiko erakundeak biltzen dituen elkartearen gobernu-organoetako kideak aukeratuko dira.
Maider Etxebarria izango da PSOEk federazioaren zuzendaritza-organorako, hots, Gobernu Batzorderako proposatutako zerrendan. Ines Rey Coruñako alkatea, bere aldetik, presidente izateko hautagai izango da eta Sara Hernandez Getafeko ordezkari gorena izango da Lurralde Kontseilurako hautagaitzaren buru.
Ordezkaritza sozialistak bart larunbatean berretsi zituen hautagaitzak 90 alkate sozialisten artean egindako topaketa batean, eta horiek izango dira PSOEren udaletako botoen eramaileak, beren udalerrietako 15 milioi biztanle baino gehiago ordezkatuko dituztelarik. PSOEko Udal Politikarako idazkariak, Alfonso Rodriguez Gomezek, sozialistak eskuinaren eta eskuin muturraren “euste-dike” bat izateko nahia azaldu du, eta FEMParen presidentetzarako PPren eta Voxen artean onartutako akordioak salatu ditu.
Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariarentzat, bestalde, Euskadiko udaletako ordezkari sozialistak “tokiko erakunde guztietatik eta instituzio guztiekin kolaboratuko dute eskubideak zabaltzeko, askatasun gehiago izateko eta herritarren ongizatea handitzeko”. “Ez gara baztertuko euskal politikan beti jarraitu izan dugun bidetik, eskua luzatuta izateko jarrerarekin egina dago, pertsona guztiak babestearekin eta interes komunaren bilaketarekin, gure herri eta hiriak egunero eraldatzen joanez hobeagoak, bidezkoagoak eta bizigarriagoak izan daitezen, PPk eta Voxek egiten duten kontrakoa, hain zuzen”, adierazi du.
PSE-EEk honako udal talde hauen ordezkaritza izango du gaurko bileran: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Portugalete, Sestao, Getxo, Santurtzi, Ortuella, Trapagaran, Ermua, Basauri, Irun, Eibar, Zumarraga, Iruña Oka, Zanbrana eta Amurrio. Arabako beste udal batzuek (Armiñon, Moreda, Navaridas, Erriberagoiti, Ekora, Guardia eta Burgu) Iruña Okako alkate sozialistan eskuordetu dituzte euren botoak.
Maider Etxebarria (Gasteiz, 1976) Arabako hiriburuko lehen emakumezko alkate bihurtu zen 2023ko ekainean. Enpresa eta Jarduera Turistikoetako teknikari diplomatua da Deustuko Unibertsitatetik eta Alemaniar Filologian graduatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV-EHU). Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Moderne de la Alliance Française titulua du, Turismoko gida ofiziala da eta sektore pribatuan garatu izan du bere ibilbide profesional gehiena, lehenik besteren konturako langile gisa, eta, gero, enpresari modura. 2016tik 2019ra bitartean Turismo eta Ostalaritzako zuzendari izan zen Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean, eta sozialisten bozeramaile eta Gasteizko lehen alkateorde izan da 2019-2023ko agintaldian.
Mikel Torres (Portugalete, 1970). Portugaleteko alkateak 2008an hartu zuen kargua eta Bizkaiko PSE-EEko egungo idazkari nagusia da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Langileen eta Giza Baliabideen Zuzendaritza espezialitatean, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Masterra du Finantzetan eta Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV-EHU). Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Enplegu, Prestakuntza eta Enpresa Proiektuen Garapeneko zuzendari izan da, eta UPV-EHUko irakaslea Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.
AKTUALITATEA
• BERRIA
El PSE-EE apuesta en el Parlamento Vasco por seguir mejorando los canales de información de la RGI para facilitar el acceso a la prestación a colectivos vulnerables
• BERRIA
Eneko Andueza: “En todos los espacios donde esté el PSE-EE, estará el compromiso con el feminismo”
• BERRIA
Eneko Andueza: “La mejor manera de hacer país es demostrar la utilidad de la política, mejorando la vida de la ciudadanía, como hacemos los y las socialistas”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Ahora es el momento de tener altura de miras, hacer una oposición responsable, y mejorar la vida de la ciudadanía vasca”
• BERRIA