partekatu
Euskadiko Batzorde Betearazleak adierazi du oso triste dagoela Víctor Urrutia hil delako, eta elkarulertzerako hark zuen gaitasuna nabarmendu du
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiaren Batzorde Betearazleak adierazi nahi du tristura handia eragin diola Vícotr Urrutiaren heriotzak, eta, une zail hauetan, bere doluminik bizienak adierazi nahi dizkio haren familiari eta lagunei. Horrez gain, aditzera eman nahi du poztasun handia dakarkiola haren laguntasunaz, lankidetzaz, militantziaz eta haren ereduaz gozatu izanak. Izan ere, gizon ona eta zentzuduna zen, bere uste onekiko fidela. Gainera, akordiorako eta elkarulermenerako tokia aurkitzeko gai zen.
Euskal Sozialistontzako erreferentzia izan da beti Víctor Urrutia, haren jakin-nahia zela medio, unibertsitate-arloko ikertzaile sozial gisa ezagutza handia zuen eta. Halaber, konpromiso politiko handia izan zuen bere gain hartu zituen ardurak zirela eta - alderdiko zuzendaritzan aritu zen, senataria eta Justizia eta Barne Arazoetako ministroa izan zen, eta Eusko Jurlaritzan ibili zen ere bai -. Trebeziaz beteriko pertsona hori irekia zegoen iritzi eta ikuspegi guztiak entzuteko, eta horren isla idatzi zituen poemetan aurki dezakegu. Goian bego.