partekatu
Eneko Andueza: “Orain da Euskadiren alde apustu egiteko garaia, jada herria egiteko, justizia sozial gehiagorekin, zerbitzu publiko indartsuagoekin”
“2025ean gure ongizatea hobetzera zuzendutako politika asko jarriko ditugu abian eta indartu egingo ditugu” esan du PSE-EEko idazkari nagusiak lehendakariaren diskurtsoa entzun ondoren

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du orain dela garaia gizarte bidezkoago baten eta berdintasuna bermatuko duten zerbitzu publiko batzuen alde egiteko, eta sozialistek erakunde guztietatik eta atzerapenik gabe egingo dutela bermatu du. Andueza harro azaldu da sozialistak direlako “enplegua, etxebizitza edo garraioa bezalako esparruetako politika aurrerakoien buruan”, eta aurrerabide “jasangarri eta berde” batekin duten konpromisoa azpimarratu du.
“Orain da Euskadiren alde apustu egiteko garaia, jada herria egiteko, justizia sozial gehiagorekin, zerbitzu publiko indartsuagoekin. Orain da erakunde guztietatik lan egiteko unea. Osasungintza hobeagoarekin, hezkuntza hobeagoarekin, industria hobeagoarekin, mugikortasun hobeagoarekin erantzuteko unea da. Euskadik ezin du itxaron, politika aurrerakoiak behar ditu, ongizatea eta etorkizun bidezkoago bat bermatzeko premia du”, adierazi du.
2025ean, sozialistek gure ongizatea hobetzera zuzendutako politika asko jarriko ditugu abian eta indartu egingo ditugu.
✊??Orain da Euskadiren alde apustu egiteko garaia, jada herria egiteko, justizia sozial gehiagorekin, zerbitzu publiko indartsuagoekin.#LoQueHacePaís pic.twitter.com/lmQ0Q0Y67d
— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 31, 2024
Lehendakariaren urte amaierako mezua entzun ondoren, PSE-EEko buruzagiak esan du 2025a urte oso garrantzitsua izango dela Euskadirentzat. “Gure ongizatea hobetzera zuzendutako politika asko jarriko ditugu abian eta indartu egingo ditugu”, adierazi du, eta “denborarik galdu gabe, mundu oso lehiakor batean bizi garelako, geldi geratzeak ez duelako balio, eta bidezkoagoa izango den eta guztiei aukera berdinak eskainiko dizkien gizarte bat nahi dugulako”, azpimarratu du.