Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Mikel Torres: “”Euskadin ere akordioak lortu behar izan ditugu nazionalistekin bizikidetzan aurrera egiteko”

Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak Kataluniarekin egindako itunak defendatu ditu PSOEren Batzorde Federalean, eta lurraldeentzako finantzaketa-sistema berri baten azaldu da

“PPren politika fiskalek eta kudeaketak sustatzen dute gehien desberdintasuna”, adierazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE de Bizkaia y vicelehendakari, Mikel Torres, en el Comité Federal del PSOE celebrado en Madrid | Foto: PSOE

Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Mikel Torresek, Katalunian Salvador Illaren inbestidurarako lortu izan diren akordioak defendatu ditu, eta euskal sozialistek nazionalistekin itunetan duten esperientzia jarri du adibiderako. Bestetik, jarrera erreaktiboa izatea leporatu dio PPri, eta konstituzio-itunerako edo Gernikako Estatutua onartzeko eskuindarrek erakutsitako erresistentzia ekarri du gogora.

“Ez da nire asmoa inori lezioak ematea, baina Euskaditik mahai gainean jarri dezakegu nazionalistekin akordioak lortzeko dugun esperientzia eta salatu egiten dugu eskuindarrek akordioak, kontsentsuak eta, finean, elkarbizitza bilatzeko dituzten erresistentziak. Euskadin akordioetara iritsi behar izan dugu nazionalistekin, batzuetan zaila izan da hori gure afiliatu eta boto-emaileei azaltzea, zaila izan da ulertzen PSOErentzat ere, baina bagenekien horiek egin beharra genituela bizikidetzan aurrera egiteko”, adierazi du Ferrazeko egoitza sozialistan, PSOEk gaur bere Batzar Federala egin duenean.

Mikel Torres euskal ordezkaritzaren izenean zuzendu da Batzar Federaleko kideei Eneko Anduezaren absentziagatik, arrazoi pertsonalengatik ezin izan baita bileran egon. Kongresuen arteko organo gorenaren deialdia egin du PSOEk, abenduaren 1ean amaituko den biltzar-prozesuari hasiera emateko. Edonola ere, autonomia erkidegoen finantzaketa egon da behin eta berriro hitza hartu dutenen ahotan.

“Eskuindarren diskurtsoa ez dezagun erosi, ez dezagun onartu horien bozeramaileek eta horien argudioak errepikatzen dituzten komunikabideek ezarri nahi diguten esparrua. Hel gaitezen PSOEri eta akordio horietara heltzea egokitu zaien alderdikideei; ziurrenik, ez zitzaien erraza izango. Ez dezagun onartu Konstituziora arrastaka iritsi izan direnen edo Gernikako Estatutuarekin egon ez zirenen leziorik. Ez dezagun onartu Autonomien Estatuan sinesten ez zuten eta sinesten ez dutenen leziorik, nahiago dituztelako horiek euren Erdi Aroko gotorleku gisara administratu”, azaldu du Torresek. Eta hau bota du: “Alderdi Popularraren politika fiskalek eta zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak sustatzen du desberdintasun gehien espainiarren eta lurraldeen artean”.

Torresek hitz horiek esan ditu finantzaketari buruzko akordioaren gainean, eta aldaketen alde azaldu da: “Aste batzuk besterik ez dira akordio bat sinatu genuela Euskadin, ekainean, koalizioko Gobernu bat martxan jartzea ahalbidetu duena, eta horren lehendakariorde izateko ohorea dut. Eta, alde bakarreko arriskuaren finantzaketa-sistema duen euskal autogobernuaren sendotasunetik, esan dezaket autonomia-erkidego guztiek euren finantzaketa autonomikoaren bideari ekitearen alde gaudela, horri nahi den moduan deitzen zaiola ere, horrekin hobeto egituratzen bada erkidegoen egokitzea”.

Lehendakariordeak zorionak eman dizkio Salvador Illari inbestidurarengatik. “Oso harro gaude sozialista ereduzko bat, Salvador Illa bezalako sozialista argi bat, zerbitzu publikorako bokazioa duena, ikusteaz Kataluniako Gobernuaren buruan”, esan du. Eta PSOEk eta PSCk Kataluniako egoera politikoa normalizatzeko eta bizikidetzan aurrera egiteko abiarazitako ekimen guztiak “arrakasta” izan direla azpimarratu du. Era berean, itxaropena azaldu du finantzaketari buruzko ekimen horien arrakastari buruz ere.