partekatu
PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek guraso bananduentzako PFEZko zerga-araudia aldatzea erabaki dute
Aldaketak 2025eko zerga-berrikuspenean doikuntzak egiteko bi alderdiek adierazitako nahiaren ondorio dira, progresibitatean aurrera eginez erronka demografikoa, trantsizio ekologikoa edo mota guztietako familiei eta horien errealitate sozialei egokitutako eraldaketekin bat etorriko den fiskalitate bat eratzeko.
Hitzartu diren doikuntzek 2025eko zerga-berrikuspenaren esparru orokorra errespetatzen dute eta bananduta diren guraso, adoptatzaile zein harrerakoen kasuan mantenu ekonomiko esklusiboa justifikatzeko elementuak eta frogabideak aldatzen ditu, horiek beren oinordekoekin aitorpen bateratua egitea ahalbidetzeko.
PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek guraso bananduentzako PFEZko zerga-araudia aldatzea erabaki dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo diren doikuntzen helburua da bananduta diren guraso, adoptatzaile zein harrerakoen kasuan mantenu ekonomiko esklusiboa justifikatzeko elementuak eta frogabideak eguneratzea, horiek beren oinordekoekin aitorpen bateratua egitea ahalbidetzeko. Zehazki, eta 2025eko zerga-berrikuspenaren esparru orokorra errespetatuz, eguneratu egingo dira pertsona bakar batek noiz hartzen duen era esklusiboan bere gain adingabeen mantenu ekonomikoa akreditatzeko irizpideak eta frogabideak. Hala, seme-alaben gastuak bere kabuz ordaintzen dituztenek familia-unitatearen baterako zergapetzean jarraitu ahalko dute, beren egoera ekonomiko erreala kontuan izango dela bermatuz horrela.
Aldaketa horrek ez dio ukitzen justizia fiskalaren eta baliokidetzat jo daitezkeen gaitasun ekonomikoen aurrean tratamendu ekitatibo eta berdinzale bat emateko helburuari, eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek 2025eko zerga-berriskuspenak izandako inpaktuak identifikatzeko eta, hala badagokio, behar denetan doikuntza egiteko elkarrekin lan egiteko adierazi izan duten borondatearen ondorio da. Horren ildotik zehazten da, hain zuzen, aipatu alderdi horietan araudi aldaketa. Halatan, alde batetik, malgutu egiten da frogaren zama guraso, adoptatzaile edo harrerako bakar batek bere gain mantenu ekonomiko esklusiboa duela justifikatzeko orduan. Eta, bestetik, aldatu egiten da mantenu ekonomikoa esklusiboa dela erabakitzeko azpitiko atalasea. Seme-alaben zaintza esklusibotasunez daramaten kasuetan, gutxieneko zenbateko bat ezartzen da mantenu ekonomikoa esklusiboa dela onesteko elikadura-pentsioarentzat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezarritako erreferentzien ildotik.