partekatu
• #U12 hauteskundeak
PSE-EEk eta EAJk gobernu sendo eta egonkor bat eratzeko harremanei ekin diete
Idoia Mendia idazkari nagusiak eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak osatzen dute sozialisten ordezkaritza
Bilbon bildutako PSE-EEko eta EAJko ordezkaritzek ikusi dute bi alderdiek bat datozela hasierako diagnostiko bat egitean hurrengo legegintzaldirako herrialdearen lehentasunak zehazteko orduan, baita pandemiatik irtetea gidatuko duen gobernu sendo eta egonkor bat ahalik denbora laburrenean eratzeko beharraren inguruan ere.
Helburu horrekin, beraz, bi aldeek hitzartu dute harremanetan segitzea eta partekatutako gobernu baten ardatz nagusiak zehazteko proposamenak elkartrukatzea, akordio batetik erator daitekeen legebiltzar lankidetzaz gain.
EAJ eta PSE-EE bat datoz datorren hilabeteetan ikasturte politikoari osasun arloan eta, halaber, susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko eskatuko diren neurriak hartzeko moduan egongo den gobernu bat abian jartzeko beharraz.