partekatu
• ZUZENKETAK
Ulia eta Jaizkibelgo itsas-ingurunearen babesa bultzatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Estatuko Administrazio Orokorraren aurrean bultzatu dezala beharrezko neurriak hartzea Jaizkibelgo eta Uliako itsas-ingurunea babesteko eta eskatzen dizkion azterlanak bere eskura jartzea.
- Eusko Legebiltzarrak Trantsizio Ekologikorako Ministerioari eskatzen dio ahalik eta lasterren beharrezko azterketa eta tramiteak egin ditzan Jaizkibel eta Ulia pareko itsas-ingurunea babesteko, bai dagoeneko babestutako lur inguruen jarraipen-azterketaren bidez, bai itsas babeserako inguru berri bat sortuz, itsasertzeko inguru hau bere gain hartuko duena.