Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen kudeaketari buruz

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILBURUARI

Euskadik du Europa hegoaldeko etxebizitza-parkerik zaharrenetakoa, etxe asko daude eguneratze baten beharrean bizilagunen erosotasuna hobetzeko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko, etxeetan bertan gauzatutako deskarbonizazio bidez.

Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023 egitasmoak eraikita den parkearen birgaitzean sakontzeko beharra berresten du eta Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak eta Next Generation EU funtsek ahalegin inbertitzaile garrantzitsuak bideratzen dituzte, erreformen bidez, etxebizitzen eta eraikinen deskarbonizaziora. Gobernu Kontseiluak ekainaren 21ean onartu zuen Europako laguntza horiek arautzen dituen agindua.

Diru-laguntza horiek aktibatu direnez, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuari:

  • Nola doa bideratzen Europar Batasunak eraikin eta etxebizitzen birgaitze energetikorako esleitu izan dituen funtsen kudeaketa?